argia.eus
INPRIMATU
Lilak gora-behera
Jakoba Errekondo 2012ko maiatzaren 09a

Syringa vulgaris, lilak udaberriaren bihotzaren muina dotoretzen du. Usain txoragarria zabaltzen du eta lore-kolore biziek hotza uxatzen. Hostoz janzten denean azken ilarrak erein eta letxuga eta epelzale diren tankerako barazkiak aldatu behar dira. Loraldia ximeltzen denean kuiak eta era guztietako kurkubi eta kalabazak ereiteko sasoia da. Baratzezainaren egutegian lilak aldean behar du, bistara. Euskaldunok amañi-lilia deitzen diogu lilaren liliari. Ezin etxekoagoa izan...