argia.eus
INPRIMATU
Nortasun agiria
Miel Anjel Elustondo 2012ko maiatzaren 6a

Arantxa Diez (Tafalla, 1977). Arkitektoa da, eta jota kantaria. Bietarik du Arantxa Diezek. Herriko jota eskolan ikasi zuen kantatzen 1985etik 2001era, Flamarique ahizpen babesean. Murillo del Fruton estreinatu zen, 12 bat urte zituela. Eta lehenbiziko jota hura: “Un día en la tudelana / yo marchaba de Pamplona / crucé Tafalla y por la Ribera / llegué a Tudela. Un día en la tudelana / oí cantar una jota / era Navarra y aquella jota / yo no la olvido / la cantó Raimundo Lanas”. Hainbat emanaldi, jaialdi eta lehiaketatan parte hartu zuen, ase arte. Orduan, Josetxo Goia-Aribe azaldu zen, eta guztiz aldatu zitzaion bidea. Haren Herrimiña (2000) eta En jota (2012) diskoetan lagundu du. Alemaniara bidean da maiatzean Goia-Ariberen taldean, eta Donostiako Jazzaldian izango dira uztailean.