Etxean mahaiko ordenagailua eta hiru pantaila dauzka. Bi ordenagailu eramangarri, tablet-a, i-phone-a eta mugikorra.
Goizero zer arropa jantzi pentsatzen dugun bezala zuk zein gailu eraman erabakitzen al duzu?
Askotan ez dut jakiten eguna non bukatuko dudan eta gailu asko eramaten ditut badaezpada ere, baina ezinbestekoa mugikorra dut; 24-7, alegia, eguneko 24 orduz eta asteko zazpi egunetan.
Egunean zenbat tweet bidaltzen dituzu?
Saiatzen naiz burutik pasatzen zaidan guztia ez bidaltzen. Bi gauza dauzkat garbi: bata, Twitter kontua ireki baduzu nahi duzun erabilera eman diezaiokezu. Asko edo gutxi bota ditzakezu, tontakeriak edo gauza serioak esan. Ez duzu inor behartu zure jarraitzaile izateko. Bi, jarraitzaile asko badituzu ordea, jada ez zara hain libre. Ez dut jartzen edozer gauza.