Heldu diren lerroak idazteko proiektua aspaldian sortu zen, Pirinioetan eginiko bazkari batean. Hasmentan, hiru ginen parte hartzekoak: Joxemiel Bidador, Patxi Larrion eta neroni. Joxemiel zenak agudo demonio egin zuen bere partea, eta, geroago, argitaratu ere argitaratu zuen, bertze biak ez zirela heldu ikusita. Patxik ere zegokion lana bete egin zuen. Ni izan nintzen idatzi beharrekoa idatzi ez nuena, eta proiektua bertan behera gelditu izanaren erruduna. Zor hura kitatzera heldu naiz orain, eta, bidenabarkoan, Joxemieli omenaldi egitera, hari baitaude dedikatuak orrialde hauek.