Iñigo Segurola

“Paisaiak bertan bizi den gizartearen diagnostikoa egiten du”

  • “Baratze bat nahi deizut egin...”.

Sustrai Colina
2012ko apirilaren 20a
Iñigo SegurolaDani Blanco

Guay izateko izan eko!”, diote postmodernistek.

Pentsa, Pasaiako Superportuari ere Ekoportua deitzen diote! Kapitalismoa gizakiaren berekoikerian oinarritzen da, eta garatu dugun kontzientzia ekologikoa egoera ekonomiko eroso bati lotuta dago. Zer gertatuko da krisiarekin?

Zuk ere berehalako etekinarekin itsutu garela esan behar didazu?

Pentsamendu maskulinoa, falikoa, inposatzailea da hori. Ez duzu sekula entzun munduko zakil guztiak mozteak berehalako aldaketa ekarriko lukeela, baina zakilak dauden bitartean ez dagoela zereginik?

Bai, bai, gu hil ostean ere bizitzak jarraitzen duela eta hori guztia...

Hazkunde geldiezin honetan denontzako tokia egon daiteke, baina baliabideak lortzeko bidean gure inguruko espezieak desagerrarazten ari gara. Gure ostean bizitzak jarraituko badu, gizakiaren esterilizazioa bultzatu behar genuke.

Segi, segi lagunak egiten.

Gure mundu egitura piramidala da baina esferikoa behar luke. Elefante bat ez litzateke birus bat baino indartsuagoa, denak leukake izateko arrazoia, dena legoke orekan. Horregatik, emakumeek eta ekologiak izan behar dute gizartearen ardatzak.

Alarde mistoen aurkako protestetan emakumeak dira sutsuenak.

Zein da gizonezkook diseinatutako mundu honetan nor izateko utzi diegun bide bakarra? Honelako mundu batean emakumeak bere berezko instintuak garatu ote ditzake? Hala, gizonezkoen paperean sartzen den emakumea gizonezkoa baino okerragoa izan daiteke.

Eskerrak paisajista baino ez zinen!

Paisaia, leku zehatz batean, onerako zein txarrerako, gertatzen direnen erakuslea da: bertan bizi den gizartearen diagnostikoa egiten du.

Martxa honetan, AHTaren gizartea izango da gurea.

Paisaia beti dago zintzilik. Orain arte Kantauri isurialdea horrela mantendu bada ardi-gazta ondo saldu delako izan da. AHT? Eragin izugarria izango du eta betiko geratuko den zauri bat izango da.

Alegia, hobe duzula telebistan lore-zainarena egiten jarraitzea.

Kalean, etxeko andreek geranioei eta gazteek marihuanari buruz galdetzen didate. Ez dakit zergatik, munduko marihuana landare onenak hazten ditudala dioen mito urbano bat dago, eta nik ez dut erretzen eta ez daukat landarerik.

Kanal honetan artxibatua: Pasaiako portua

Pasaiako portua kanaletik interesatuko zaizu...
Zortzi milioi euroko gastua egin ez den azpiegituran

Praktikan kasik bertan behera geratu da Pasaiako portua handitzeko proiektua, baina zortzi milioi euro gastatu dituzte jada, ikerketa eta elkarte publikoei emandako dirua medio.


Pasaiako kanpo portuaren kontrako txostena aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako Departamenduak

Jaizkibelgo super portuaren egitasmoari 600 alegazio jarri dizkiote Lapurdiko udal, enpresa eta talde ekologistek. Horiek guztiak aztertu ondoren, super portuaren kontrako txostena aurkeztu du Pirinio Atlantikoetako Marie Thérèrese Arrieta komisarioak. El País egunkariak eman du irizpenaren berri.


Pasaiako kanpo Portua
Ingeniaritza kalkuluak ez dira zuzenak

Pasaiako kanpo portua proposatzen duen dokumentuak hutsune tekniko larriak ditu. Hala jakin du Argiak Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko lan baten bidez. Dimentsioak eta trafiko aurreikuspenak ez dira ingeniaritzaren ikuspegitik fidagarriak, erabilitako datuak eskasegiak baitira. Halaber, lan berak erakusten du urtean 110.000 edukiontzi mugitzeko espazioa dagoela badia barruan.


2013-02-13
Azpiegitura handiak
MULTIMEDIA - solasaldia

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Une honetan hainbat makro azpiegitura daude martxan Euskal Herrian. Horien artean daude, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Euskal Herria Europa osoarekin lotuko duen trenbide sare erraldoia; Pasaiako Superportua, Jaizkibeleko itsaslabarrean kokatuko den kanpo portua; eta

...

Ana Oregi, Ingurumen sailburua: Ez da momentua proiektu faraonikoak egiteko

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu berriak lehen elkarrizketa eskaini du Euskadi Irratian. Oregik jakinarazi duenez, aurki Espainiako Sustapen ministerioarekin bilera izango dute eta mahai gainean bi atal nagusi jarriko dituzte: batetik AHTa, eta bestetik aireportuen gaia.

ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA