Seta eta tema

Zuk-eman-ta-nik-hartu sisteman heziak (eta hesiak) gara gu, joan den mendeko kume izatera kondenatuak betiko. Oraingo sisteman, denek hartu ez ezik denek ematea omen da kontua. Akabo eman gabe hartu behar tristea: hartu orduko emateko eskubidea du mundu guztiak.

Hamaika aldiz gustura kantatuagatik, bagenekien gezurra zela, aitona-amonak eta neska-mutilak ez zirela aritzen txikili-txakala egiten, ez Azkoitiko Azkaraten ez parajeotan beste inon ere.

Sistema zaharraren mendeko izaki, gauza bera gertatzen zait 2.0 esaten dioten komunikazio sistemarekin. Giza-komunikazioa errotik eta behin-betiko aldatu(ko) duela? Baliteke, baina sistema berriak ere ez ditu, bada, bentaja guztiak.

Hedabideetako kirol emankizunetan ohikoa dena (narrazioan entzuleen iritziak tartekatzea), filmetan ere egitearen aldeko hotsak entzun ditut, eta antzerkiaren txanda izan liteke hurrena…

Seta eta tema omen zaharraren sistema. Ni hasita nago berriz “ez dira pasatuko” marmar zaharrean. Fortuna hobea beharko dugu oraingoan.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude