Eztabaida instituzionala argitzen ari

Aspaldikoa da instituzioari buruzko eztabaida Iparraldean, baina azelerazio nabarmena hartu du azken hilabete hauetan. 2010eko abenduan frantses parlamentuak onartu zuen Lurralde Elkargoen erreformak arkitektura instituzionalean uniformitatearen printzipio sakratua urratu zuen, eskualde batzuentzat aukera berriak irekiz (ad: Alsaziako erregioa eta bi departamenduak batuko dira). Ipar Euskal Herriarentzat aldiz Pays egitura juridikoa deuseztatuz, 1994tik abiatu eta eraiki gobernantza dispositiboa (Garapen eta Hautetsien Kontseiluak) oinarririk gabe utzi zuen. Mehatxu konkretu horrek gustatu ala ez, etorkizun instituzionalari buruzko eztabaida saihestezina bihurtu du.

Denbora berean, Euskal Herriko egoera politiko berriak lerroak mugitzen lagundu du, urteetan Frantziako Estatuko buruzagiek erabiltzen zuten argumentu-estakurua jokoz kanpo utziz: bortizkeriak irauten zueno ezin zen ezagupen instituzionala onartu, borroka armatuari amore ematea izanen zelakoan eta ETAren kontrako Madrileko borroka trabatuko zuelakoan.

Azken faktorea eragile batzuen urteetako lanaren fruitua dugu: abertzaleen aldarrikapenak eta bereziki Batera plataformaren lana, hamar urtez lan pedagogikoa mobilizazioekin uztartu duena. Faktore horiek guztiak Garapen eta Hautetsien Kontseiluek pasa den azarotik antolatu duten ikerketa lanen iturburuak izan dira. Alde batetik mota guztietako eragile sozial, kultural eta ekonomikoak sei lan taldetan elkartu dira, politika publiko guztiak banaka ikertuz eta nondik kudeatu behar diren definituz, balizko instituzio baten eskumenak marraztuz. Denbora berean jurista talde batek frantses legediak eskainitako hipotesi guztiak aztertu ditu, inolako taburik gabe, aterabide bakoitzaren abantailak eta mugak agerian utziz. Paraleloki 40 pasa elkarrizketa egin dira eragile politiko eta sozialekin, ordu arteko iritzi bilketarik zabalena. Martxoaren 8an, konklusioak aurkezterakoan beste eszenatoki batera heldu garelako irudia eman da: Lurralde Elkargo baten sorrera hipotesia sinesgarrien eta hoberena bezala aurkeztua izan baita.

Irekitako bidea nekez hetsiko da orain. Ondoko hilabeteetako eztabaida erabat loturik dauden bi mailatan garatuko da: Lurralde Elkargo horren eskumenak eta beste instituzioekiko harremanak. Jokoan dagoena zera da: Lurralde Elkargo hau departamendu barnean kokatuko ote da, Pirinio Atlantikoak departamendua ordezkatuko ote du Euskal Herriko lurraldean edota Akitania erregioa ere bai?


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude