argia.eus
INPRIMATU
636
Jakoba Errekondo 2012ko martxoaren 28a
'Taxodium mucronatum' zuhaitza.
'Taxodium mucronatum' zuhaitza.

Ez dakit zer dela eta izenbururako zenbaki hau hautatu dudan; 42 edo 40 edo 14,36 edo 816.829 edo 2.000 edo besteren bat izan baitzitekeen... “Tuleko Zuhaitzaz” ari naiz: Tule, Oaxaca, Mexiko.
Taxodium mucronatum ale bat da, Monctezuma altzifrea. Bertakoek nahuatl hizkuntzako ahuehuete hitzaz deitzen dute “uretako zuhaitz zaharra”. Ezagutzen diren zuhaitz potoloenen artean da, 14,36 metroko diametroa duen enborra baitu, eta 40 metro garai da. 636 tonako pisua duela jotzen da. 2.000 urte inguru dituela uste da. Bertakoentzat sakratua da eta gure hagintaritza han altzifretza da.