Iruñea Digitala 2013

Profesional mailako eskupilotan nagusi diren enpresek zor handia diote Nafarroari. Garai beltz hauetan Labritek eutsi die txapelketei. Larunbatero ikusle ugari esertzen da pilotaren historiaz gainezka dagoen Labrit zaharreko harmailetan. Giro bikaina gehienetan, zaletasuna sortzeko giro aproposa.

Orain, Nafarroako Gobernuaren parte den Kirol Institutuko zuzendariak, Miguel Pozuetak, eskaera egin dio ASPE eta ASEGARCE biltzen dituen EPELi 2013ko buruz buruko pilota finala Iruñeko pilotaleku berrian joka dadin.

Okerrik ez dela, Erreinu Zaharreko hiriburuko pilotaleku berriak udaberri inguruan zabalduko ditu ateak. Sadar inguruan eraiki dute eta pilota partidez gain beste hamaika ekitaldi hartzeko prestaturik izango da. Hiru mila lagunetik gora eserita eroso hartzeko aukera eskainiko du. Leku aproposa, beraz, horrelako finala jokatzeko, edukiera handieneko pilotalekua litzatekeelako eta historiaren pisua alde duelako.
1940an nolabait txapeldunen buruz buruko zerrenda osatzen hasi zenetik espainiar batek, Barberitok, Lapurdin sortutako batek, Xalak, arabar batek, Ogetak, birritan, hiru bizkaitarrek bederatzi aldiz eta sei gipuzkoarrek hamahiru bider lortu dituzte txapelik preziatuenak. Gainontzeko berrogeita bat ediziotan txapela Nafarroara joan da. Joan, jakina, bertan ez delako horrelako finalik jokatu.

Beraz, EPELek final hori zor dio Nafarroako pilotazaleari. Hala ere, azkenean finala Iruñean jokatzen bada egoera barregarria eta negargarria, biak batera, sor daiteke. Finala pilotaleku berrian. ETBko kamerak bertan gertatzen dena eskaintzeko prest eta Nafarroan bertan pilotazaleek finala LTD bidez (Lurreko Telebista Digitala) ikusi ezin, inork ulertzen ez dituen arrazoi politikoak direla medio. Beno, batzuek ulertzen dituzte eta horregatik gaude gauden egoeran. Turkian edo Errusian bai, Afrikako zoko ezkutuenean edo Alaskako hotzetan bai, baina Nafarroan bertan ez. Eta horrek erakusten digu berriro ere politikarien eta herritarren artean dagoen basamortu antzua. Hamaika pilotazale nafarrek metaforikoki gustura jarriko lituzke hainbat politikari frontisean itsatsirik partida jokatzen ari den bitartean. Ea ihes egindako pilotakadaren batek ideiak argitzen dizkien. Eta, bide batez, azpialdea belztu.

Amorratuak gara hanka-sartze historikoak egiten, baina horrek ez du esan nahi derrigorrez beti horrela ibili behar dugunik.

Garai berriak askoz gehiago merezi du.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude