Eguzkiak hamaika urteko zikloak ditu, hau da, hamaika urtetan bere jarduera apaldu egiten da, eta hurrengo hamaiketan areagotu. Une honetan goranzko joera dugu, eta 2013an izango omen da jardueraren gailurra. Horren abisua dira otsailaren 23an eta 24an gertatutako bost leherketa handi. Leherketa horiek eragin handia dute gure atmosferan, gure sateliteetan eta komunikazio-tresnetan. Poloen inguruetan, jada, izugarrizko aurorak ikusi dira.