Karlos Zurutuza (Tenerife, Donostia, 1971). “Bizia eta osasuna jokatzen ditu. Bitartekoak urri ditu baina ez da, haatik, urritasun hori haizatzen ibili zale. Estereotipoak ez ditu aski, ezta bertsio ofizialak ere, nahiz eta haiek kronika minak idazteko materiala eskaini. Auzorik txiroenetan besterik ez da sartzen, hantxe kokatzen da. Europarrek albiste-iturritzat ez dauzkaten herrialdeetan barna abiatzen da, indigenak baino ibiltzen ez dituzten bideetan zehar. Pertsonarik umilenak ditu helburu, eta ikusten duena kontatzen du. Giza begirada darabil, laguna ulertzeko eta hari laguntzeko gogoa…”. Ryszard Kapuscinskiren gainean inoiz idatziak dira, baina, gurean, Karlos Zurutuzari buruz esateko modukoak dira. Ingeles Filologia egina, irakasle izana, bidaiari handia… Kazetari lanetan ibili da gerra egoeran diren hainbat herrialdetan. Aurten Argia Saria jaso du, idatziak dituen erreportaje bikainen ordainetan.