argia.eus
INPRIMATU
Itzuleran Jarriak

Jexux Mari Irazu @jexuxmariirazu 0000ko ren 00a

I
Barcinaren kontuak
ez dabiltz glorian,
Jaurlaritza kiebra
jotzeko zorian,
Sabin Etxean “kezka”
PSE hobian...
Koxka batzuk beherago
burua ogian,
geroz eta gehiago
zerrenda lodian

IV
Traba guztiei aurre
eginari esker.
haur bahitzaileen gaia
lehertzear laster,
berrogei urteotan
zer gertatu da, zer?
seiehun umetik gora
ez da ba edozer
Ta orain arte inork
ez zekien ezer...
 

II
Eliza berritzeko
milioiak Lorcara,
Lodosan ikastola
zigortuz horkara,
ze gorrotok behartu
lezake hortara?
Bat gehiago baino ez
aurreko sortara...
ta lasai joango dira
gauero lotara.

V
Jada askok burua
hauteskundeetan,
Lopez irabaztera...
–ez du esan zertan–
Urkullu amorratzen,
Otegi noiz bueltan?
ta Egiguren ere
joango da benetan...
garbi ez dagoena
nongo zerrendetan
 

III
Gipuzkoak rotonda
du karril birekin,
sarrera-irteera
gutxi ez berekin,
peaje gabekoa
ez baita bide fin.
Etxe askotakoa,
agian, Bidegin
Berriak egin ahala
zaharrak berregin

VI
Norekin amesturik
ez bada gauero,
Llorente, Iraola,
Muniain, Toquero...
Katalan ta Euskaldunak
kopa bila ero
palkora igo eta
bostekoa bero.
Eskuak garbituko
al dituzte gero!
 


Doinua:  Bizkaiko aberatsak


Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.