argia.eus
INPRIMATU
Azken Hitza
Ezezagutza
Miel Anjel Elustondo 2012ko otsailaren 21a

“Ez dakit mundu hau konponduko duenik ba ote den. Aurrena, nork bere burua txukundu beharko luke. Askotan pentsatzen dut: Mendebaldean edonork izango balu aukera nik Ekialdean bizi izan dudana bizitzeko, egun bakar batean besterik ez bada ere, mundua ezberdina izango litzateke. Ez daukat zalantzarik. Baina ez dugu hura ezagutzen, eta ez ezagutzeak beldurra dakar, eta beldurrez bizi garen bitartean nekez ulertuko dugu elkar”.