Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak, Sutran enpresarekin elkarlanean, usain txarra kendu eta oinetako larruazalean ondoriorik sortzen ez duten galtzerdiak ekoitzi ditu. Horretarako osasungintzan erabiltzen den zelulosazko zuntza tratatu dute eragin bakterizida duten eta hezetasuna xurgatzeko balio duten hainbat osagairekin. Laborategiko probetan Staphylococus aerus-en %99,8 eta Klebsiela pneumoide-ren %97,8 desagertzen direla ikusi dute. Bi bakterio horiek dira usain txarra sortzen dutenak, hain zuzen ere.
Askotan zilarra izaten da bakterizida gisa erabiltzen den substantzia, baina horrek kalte egiten dio azalari. Kasu honetan berriz, zinka erabili dute besteak beste.
Sutran enpresak ezaugarri berriak dituzten jantziak produzitzeko asmoa agertu du. Baina, zein salneurritan?