Noiz erasoko dion Israelek Irani? Duela bi urte

  • Zuzeneko erasorik ez da gertatu oraino, azken urteotan behin eta berriro iragarritakoa gezurtatuz. Aldiz, AEBak eta Israel gerra sekretuan ari dira Iranen kontra, uranioa aberasteko programetan buru diren zientzialarien hilketak lekuko. Gerra ez da osorik lehertzen baina bakerako edozein urrats deusetan geratzen da nahasmenean korapilatuta.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2012ko otsailak 12
The Foundry guneari hartutako argazkian, ama-semeak Teherango karrika batean Irango armadak dauzkan misilen kopia baten aurrean pasatzen; atzean ageri da Irango buruzagi gorena den Ali Khamenei aiatolaren erretratua. Aditu batzuen ustez, Iranen kontra AEBek eta Israelek, bakarka zein elkarrekin, ageriko eraso militarrik orain arte egin ez badute, emaitza onak baino gehiago txarrak aterako dituzten beldur direlako da: Teherango armadak Ormuzeko itsasoa blokatu lezake petrolio trafikoa paralizatuz, herritarren sentimendu nazionalistak gogortuko lituzkete, arma nuklearrak eskuratzeko erabakia sendotuko. Horregatik, ezkerretik AEBek eta Europak Iranen ekonomia ito nahi dute honen petrolio esportazioak oztopatuz, eta aldi berean eskubitik Israel ezkutuko erasoak burutzen ari da Iran barruan bertan Jundallah bezalako taldeak erabiliz.

Mostafa Ahmadi Roshan 32 urteko gaztea bosgarrena izan da 2007tik gerra zikinean hil dituzten zientzialarien zerrendan. Seigarren bat doi-doi atera zen bizirik, atean lapa-bonba ipini ziotela oharturik ko-txetik salto eginda. Denak ziren Teherango Gobernuarentzako energia atomikoa garatzen ari diren ekipoetako buruak.

Nork hil dituen? AEBek zerikusirik ez dutela adierazi du Hillary Clintonek. Aldiz, Israelen erantzukizunaz, AEBen eta beste potentzia handien zerbitzu sekretuen lagun-tzarekin edo gabe, inork gutxik egiten du duda.

The New York Timesen idazten duen Scott Shane kazetariak Patrick Clawsonengana jo zuen galdezka; hau zuzendari da Washingtongo Institute for Near East Policy erakundean Iranez okupatzen den sailean, lobby israeldarrari loturik. “Sarritan galdetu didate –derantzu Clawsonek– ea noiz erasoko duen Israelek Iran. Eta nik diot: duela bi urte”.

Clawsonen eta Israelen aldeko beste batzuen ustez, sabotajeak eta hilketa selektiboak dira bide egokia, ezkutuko guduak alegia, eta ez airezko eraso nabarmenak. “Honelakoek erreakzio nazionalistak ekarriko lituzkete Iranen, erregimena sendotuz. Ezkutuko erasoekin, ordea, Irani ikusarazten zaio zein garesti aterako zaion arma nuklearrak eskuratzea”. Gerra martxan ote dago, beraz, eta irtenbide negoziatuen txanda bukaturik?

Le Monde Diplomatiquen Ekialde Hurbilaren jarraipen estua egiten duen Alain Greshen analisian, berehala eraso nahiko lukeen Israelekin lerratuta legoke Europar Batasuna, Nicolas Sarkozy buru: “Jarrera itxienean dago, elkarrizketa erraztu eta laguntzen saiatzeko ordez. Eta du hitz bat entzun nahi arma nuklearrik gabeko Ekialde Hurbilaz, horrek ekarri beharko lukeelako Israelek bonba atomikoari uko egitea”.

Barack Obama jarrera anbiguoagoan legoke. Horrela interpretatzen ditu Greshek buruzagi yankiek astetik astera egiten dituzten deklarazio kontraesankorrak: gaur diote Iranek badaukala bonba atomikoa, bihar ezetz... Isilpean Iranekin elkarrizketa hasi nahiko lukete. Zeharkako diplomazia horretan ulertzen du Greshek urtarrilean Ali Larijani Teherango parlamentuko presidenteak Turkiara egindako bidaia, non adierazi bai-tzuen mendebaldeko potentziekin negoziatu nahi dutela.

Galdera orduan da: zientzialari irandarren hilketak Israelek bakarka burutu ditu? Hori eta gehiago iradoki du berrikitan Foreign Policy aldizkari ospetsuan Mark Perryk, CIAko agenteen hitzak bilduz. Alegia, Mossad Israelgo zerbitzu sekretua baliatu dela CIAko jendeaz bere estrategia aurrera ateratzeko.

Iran barruko gerra zikina israeldarrek bideratu dute bertako talde armatu bat erabiliz, Jundallah. Ez nahastu Mujahidin talde ezkertiarrarekin: Jundallahk Balutxistango suniten defentsa aldarrikatzen du. AEBek talde terroristatzat daukate eta diote Pakistanen duela babesa.

CIAko zenbait agentek salatu diote Mark Perryri Mossadek Jundallahko militanteekin izan dituen harremanetan CIAkotzat aurkeztu dituztela beren buruak. Washingtoneko buruek utzi egiten diete israeldarrei, baina CIAko kideak urduri-tzen dira false flag edo gezurrezko banderapean egindako operaziookin. Azkenean Mossadekoek egiten dituzte txarkeriak eta etsaiaren aurrean CIAkoak geratzen errudun.

Akordatzen 1988 hartaz?

Egunkarietan nazioarteko atala arretaz irakurtzen duen herritarrak motiboak ditu kezkatuta egoteko, Iranen eta Mendebaldeko poten-tzien arteko tentsioa noraino heldu den ikusita. Zer gertatu behar du Pakistandik hasita Libanorainoko eskualde zabalean, agian etxe atarian daukagun Marokoraino, Iran bonbaz erasotzen badute?

Hala ere, korapiloak askaezinen dirudienean konponbiderako hari-muturra harrapatzeko itxaropenez dihardute lanean batzuek. Horietakoa da Paul Rogers, Bradfordeko unibertsitatean Bake Ikasketen Saileko irakasle denak, Oxford Research Groupeko kide.
Rogersek Open Democracy gunean plazaratu du The Iran complex: why history matters. Saiatzen da nuklearraren aldeko Iranek egin hautuaren sustraiak aztertzen, horiek ulertzeak gerra saihesten lagundu dezakeelakoan. Hona Rogersen argudioak.

Israelgo askok eta AEBetako belatzek berehala nahiko liokete eraso Iranek dauzkan instalazio nuklearrei. Obama ahultzat daukate, ez erasotzeaz gain Irani baimentzen diolako Iraken gero eta indar handiagoa hartzea. Baina horiek guztiak ez dira ohartzen, Rogerrentzako, Iranen nuklearraren aldeko parioa ez dela agintarien kontua soilik.

Lau mila urtez Persiak bere kultur independentzia atxiki du. Iraniar askorentzako gaur 80 milioi biztanle dituen herrialdea munduko zibilizazioaren erdigunea izan da. Europarrek ez zituzten inoiz kolonizatu. XX. mendearekin modernizatzeko bideari ekin zioten, baina atzerritarrek oztopatu zieten: 1925ean Reza Shah Pahlavi enperadorea ezarri zieten britainiar eta amerikarrek; 1953an MI6 eta CIAk hondoratu zuten Mohammad Mossadegh, petrolioa kontrolatu nahi zuelako.

“Sentimendu hauek berotu zuten 1978-79ko iraultza. Historiaren ondorioz, Iranen kultura politikoan nahasten dira auto-konfiantza eta segurtasun falta. (...) Herrialdeak nuklear zibilean egin apustua modernitate ikur bihurtu da, eta ez dute erraz baztertuko, ezta Fukushima ondorengo giroan energia nuklearra atzeraka ikusita ere”.

Giro horretan garrantzia berezia dauka Guardia Iraultzaileak. Hau egon zen 1988-88 gerran Saddam Husseini aurre egin zion armadaren lehen lerroan. Gaur erakunde horren buruzagitzan daudenak gerran soldadu gazteak ziren eta orduko esperientziaz oroit dira.

1988ko martxo apirilean irandarrak gerra krudel hura irabazten ari zirenean, AEBk sartu ziren Saddam Iraki laguntzera. Bi gertakariok lekuko. Bata, Saddam Husseinek arma kimikoz eraso suen Kurdistango Halabja herria, 3.000 jende hilez; Reaganen administrazioak lortu zuen munduak garrantzia handiegia ez ematea. Eta bigarrena, tankeen gudua bukatzear zelarik, AEBen itsas armadak eraso zien Iranen ontzi urriei, hiru hondoratu eta petrolio plataforma pare bat suntsituz. Propina moduan, uda hartan USS Vincennes pakebotak Airbus iraniar bat lehertu zuen airean, 290 bidaiari hilez.

Bi hamarkada pasata, gertakizun horiek eragindako fidakaiztasuna ikusten du Rogersek Iranek AEBekin ezein negoziaketa mamitzeko oztopo nagusi: “Konfiantza eraikitzea derrigorrezkoa baita bakezko konpromiso baterako”.

Kanal hauetan artxibatua: Nazioartea  |  Nazioartea  |  Arma nuklearrak

Nazioartea kanaletik interesatuko zaizu...
Bernard Cazeneuve izendatu dute Frantziako lehen ministro

Manuel Valls ordezkatuko du Cazeneuvek, presidentetzarako hauteskundeei begira baitago Valls.  


Matteo Renziren azken 'oparia' erreferenduma galdu aurretik: 8 erraustegi berri baimendu ditu

Matteo Renzi lehen ministroak gogor jokatu zuen Italiako konstituzioaren erreforman eta galdu, igandeko erreferendumean jasandako porrotarekin. Erreferendumean ezezkoaren alde gogor lan egin dute, beste hainbat elkarte eta mugimendurekin batera, hondakinen errausketaren aurkako taldeek ere. Matteo Renzik gogor egin zuen apustu errauskailuaren lobbyaren defentsarekin, Italiako ekonomia desblokeatzeko aitzakiatan hainbat errauste planta abian jartzea erabakita.


Ezetzak erreferendumean izaniko indarrak Renziren dimisioa eragin du

Italiako lehen ministro Matteo Renzik dimisioa aurkeztuko du Italiako Konstituzioa aldatzearen inguruko erreferendumean ezetza gailendu ondoren. Bozen ia %60 lortu du oposizioak defendatzen zuen ezezkoak, %68ko parte hartzearekin.


Fidel Castroren errautsak Santa Ifigenian daude, azken agurra jasota

Igandetik Santa Ifigenia hilerria da Fidel Castroren errautsek deskantsu hartuko duten lekua. Habanatik Santiagorako bidea egin ondoren, Castroren errautsak hilerriko granitozko monolito batean hobiratu dituzte.


Dakotako oliobidearen eraikitzea gelditu dute, protestei esker

Ipar Dakotako Standing Rock siuxen erreserban hilabeteak daramatzate protestan, AEBetako estatu horretatik Illinoiseraino eraikitzen ari diren Dakota Access petrolio-hodiaren kontra. Protesten eraginez, proiektua bukatzeko baimena ukatu dute igandean ingeniariek, The Guardian-en irakur daitekeenez.


2016-12-05 | ARGIA
Sortuk omenaldia eskaini zion Fidel Castrori Donostian

Arkaitz Rodriguez Sortuko buruzagiaren esanetan, "Fidel ezinbestekoa zen. Eta Fidel bezalakoak ezinbestekoak dira, horiei esker lortuko baitugu mundu berdinzale eta justu bat".


2016-12-05 | Xuban Zubiria
Eskuineko populismoari aurre egiteko mobilizaziora deitu du ezkerrak Italian

Matteo Renzi Italiako lehen ministroak dimisioa aurkezteko asmoa azaldu zuen bart gaueko agerraldian, Konstituzio erreformaren inguruko erreferendumean ezezkoa gailendu ostean. Italiako etorkizun politikoa kolokan utzi dute atzoko emaitzek.


São Paulotik gutuna

Brasildik jaso dut posta bat. Estebe Ormazabal Insausti beasaindarraren hitzak dira jaso ditugunak; ARGIAko harpideduna bera. Ez da txoko honetara ekarri dugun atzerrian bizi den lehen laguna. Pixkanaka ari gara biltzen Euskal Herritik kanpora dugun komunitatearen iritziak, hausnarketak, kritikak eta laudorioak.


Amaiera oneko Anne Frank

Amsterdam, 1942ko uztailaren 9a. Anne Frank eta bere familia etxe baten atzeko aldean ezkutatu ziren naziengandik. Ordurako, Rotterdamen Carry Ulreich ere ezkutuan bizi zen familiarekin. Guztira 30.000 judutik gora ezkutatu ziren Herbehereetan alemaniarren okupazioak iraun artean, eta gehienak, 25.000 inguru, onik atera ziren beren ezkutalekuetatik. Carry Ulreichek, Anne Frankek bezala, egunkari batean idatzi zituen hiru urtez ezkutuan bizitakoak. Eta berriki egunkaria lehenengoz argitaratu da ‘s Nachts droom ik van vrede (Gauez bakea amesten dut) izenburupean.
 


2016-12-04 | Jabi Zabala
Maura Febles. Kubatar soziologoa
"Indartsuagoak dira patriarkatuaren 500 urte iraultzaren 50 urte baino"

Habanako Unibertsitatean Latinoamerikako filosofia soziala aztertzen duen GALFISA taldeko kidea da Maura Febles. Teoriatik gizarte aldaketako prozesuei behatzen diete; Feblesek Kubako ekonomian gertatzen ari den desestatalizazio prozesuari erreparatu dio. Begirada feminista batekin aztertu du prozesua, eta horren aukerez eta arriskuez jardun du Bilbon, Gizarte mugimenduak eta burujabetze agendak ikastaroan.


Ur garbia, frackinga eta aborigenen duintasuna jokoan Standing Rocken

Siux jendeak Ipar Dakotako Standing Rocken daukan lurralde ustez autonomoan ari da jokatzen AEBetako gudu sozial handienetakoa, bere baitan biltzen dituena petrolioa ustiatzearen, klima aldaketaren eta ura eskuratzeko eskubidearen inguruko gatazkak. Baina jatorrizko herritar amerindiarrek, bizirauteko dauzkaten ezintasunak ere azaldu dira argitara. AEBetako establishmentaren agintekeria bezala.


Hollandek agur esan dio presidente berriz izateari

François Hollandek uko egin dio bigarren aldiz Frantziako presidente izateko aukerari eta ez da alderdi sozialistako primarioetara aurkeztuko. Lehen aldia da Frantziako presidente batek bere burua bigarrenez hautatua izateko aurkeztuko ez duena. Krisian dauden sozialistek urtarrilean erabakiko dute nor izango den eskuinaren gorakadari aurre egin beharko dion hautagaia.


Errefuxiatuen inguruko hitzaldi sorta EHUn, gizartea harrerarako heztea helburu

Abenduaren 2an SOS Arrazakeria eta EHUk antolaturiko "Ongi etorri errefuxiatuak. Harrerarako hezten" jardunaldiak egingo dira EHUko Donostiako Psikologia Fakultatean. Lau saiotan banaturik egongo da eguna, bi goizean eta bi arratsaldean.


"Askatasunaren Karabana" Santiagora bidean da Fidel Castroren omenez

Fidel Castroren errautsak Askatasunaren Karabanan Habanatik Santiagorako bidea egiten ari dira. Karabana bere bidean uzten ari den argazki eta bideoen bilduma egin dugu.


AEBek Arnaldo Otegiri Fidel Castroren omenaldian egotea galarazi diote

Sortuko idazkari nagusi Arnaldo Otegik ezin izan du La Habanan Fidel Castroren omenez eginiko ekitaldira joan. Hartu beharreko hegazkinak AEBetako aire eremua zeharkatu behar zuen eta debekatu egin diote hegazkina hartzea. Estatubatuarrek terrorismo delituengatik zigortuta egon izana arrazoitu dute.  


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude