argia.eus
INPRIMATU
Karbono dioxido kopurua txikitzen duten zolak egiten ditu euskal enpresa batek

Joxerra Aizpurua Sarasola 2012ko urtarrilaren 31
basepaisajismo.blogspot.com

Sopuertako (Bizkaia) Hermanos Eguskiza enpresak Ecosit Klimco izeneko zolak merkaturatzen ditu. Familia-enpresa horretako ordezkari Jose Mari Eguskizaren esanetan, zola bera ez da ekologikoa, zolak duen eragina da ekologikotzat har daitekeena; hainbat zentro teknologikotan egindako ikerketen arabera, zolak 2,81 kilogramo karbono dioxido xurgatzen du metro koadroko.

Hori esatearekin batera, euskal administrazioetatik izan duten laguntza eskasa ere aipatu beharra dago, eta ez dira ikerketak aurrera eramateko diru-laguntzaz bakarrik ari, merkatu-eskaeraz baino. Eguskizak dioenez: “Hemen asko aldarrikatzen dugu oreka ekologikoa, baina gero zolak jartzeko garaian merkeena aukeratzen da, eta ez gara konturatzen gurea hasieran pixka bat garestiagoa izanik ere, epe ertain, eta zer esanik ez luzera, dituen onurak izugarriak direla”.