argia.eus
INPRIMATU
AZKEN HITZA
“Beharrezkoa dea?”
Miel Anjel Elustondo 0000ko ren a

“Jendearekin egoteko ez naiz izua. Alderantziz. Baina igortzen didazularik mail bat erranez elkarrizketa egin behar didazula, hor bai, izua naiz, eta edozein aitzakia asmatuko dut. Maddi Oihenart elkarrizketatu dut berriki, eta hari ere kostatzen zaio. Ni sutan jartzen naiz: ‘Jendeak jakin nahi du zure iritzia, zertan zaren’. Baina errazagoa da mikroaren alde batean egotea, bestean baino. Ni besteen hitzen lekuko izanez elikatzen naiz, besteen hitza hedatzen, eta, bat-batean, niri iritzia galdetzea –nahiz eta badudan iritzia– bitxia egiten zait. Hortik heldu da ‘elkarrizketa niri? Beharrezkoa dea?’.