argia.eus
INPRIMATU
Newtonen lanak on-line

Joxerra Aizpurua Sarasola 2012ko urtarrilaren 18a

Cambridgeko Unibertsitateko (Erresuma Batua) liburutegia Isaac Newtonen lanak digitalizatu eta Interneten jartzen ari da. Orain arte argitara emandako lanen artean ospetsuena Philosophiae naturalis principia mathematica (1687) izan da; lan horretan, besteak beste, grabitazioaren legea azaldu zuen zientzialari ingelesak.

Orain arte, Newtonek edo haren eragin zuzenez beste batzuek idatzitako 4.000 orri baino gehiago argitaratu dira, eta hurrengo hilabeteetan beste milaka batzuk sareratuko dituzte. 2010ean hasi zen digitalizazio lan hau. Interesa duenak hemen sar daiteke.