I
Alzheimerraren segida
heldu da gure sendira.
Behin bazan ere,
joan nahi nuen erresidentzira
eskaintzera despedida
ta zer pasa dan begira:
beti geroko utzi ta orain
beranduegi da.
|
IV
Behar nuenean jana
edo gainontzeko dana
txikitan beti joaten nintzan
izebarengana,
bera baitzan egin zana
Aginen bigarren ama,
bizi osoan inoiz eskertu
ez diodan lana.
|
II
Pastilazoak gutxitan
egingo zuen hutsikan,
azkenerako apenas ez zun
egiten hitzikan.
Ezin sendatu gaitzikan,
beti txarrera baizikan.
Beldurragatik ez nun joan nahi
izaten bixitan.
|
V
Ia egunero mezan
faltik gabe izaten zan
gero etxian egoten ginan
mugitu perezan.
Zergatik nengon berez han
ezin nuen beti esan:
“kaixo izeba” esaten nion
berak susma zezan.
|
III
Zimelduz jun zan loria
ta zurbilduz koloria.
Aldatu gabe zegon bakarra:
nere baloria.
Manten dezaket ordia
nere barruan gordia
han ikusiko nuena
baino irudi hobia.
|
VI
Badakit mila pilula
irentsi behar zitula
ta horrek askoz ezezagun(ag)o
egingo nindula.
Galdu zun arren brujula
ez det ahaztuko sekula
ahuldu Alzheimerrak eginagatik
tristurak hil zula.
|