argia.eus
INPRIMATU
Barazkitza
Jakoba Errekondo 2012ko urtarrilaren 18a

Krisi ekonomikoa eta bizitza kalitatea. Bati ihesi eta bestearen bila baratzea nonahi ugaritzen ari da. Terraza eta balkoietan, autopista saihetseko penditzetan, edozein lur ona da... Gogoa izan behar.

Argazkiko baratze hau Orion dago. Bertako gazteek errio bazterreko eraikin zahar bat okupatua dute gaztetxetarako. Honek aldamenean duen belardian baratzea sortu dute. Bertan paratu duten arraun ontzian eta atzeko sarezko itxitura koloretsuaren barruan barazki ugari izan dute pasa den sasoian. Errio bazterreko herriko ibilbide ezagunenaren ondoan egonik, begi bistako baratzea da, ikasteko egokia oso. Eskuera izate hori, baina, bertakoa hartu eta eramateko aprobetxatu du bateren batek, agidanean, uzta agerian zenean, “Ez hartu, eskatu” zioen txartela jarri baitzuten. Baratzezale eta elkarrekin lan egiteko prest dauden gazteak. Eta eskuzabalak.