genuen eskursio bakanen garraio, maisuaren agindu oihulariak lege, gure kantuak irrati, amaren zakua bideko. Beste garaiak ziren. Oraingoetan, gu gara garrasi batean autobuska bide egiten dugunak, Marlaskaren bat lege, Aresen bat irrati, zientoka amen larriak zaku. Guretzat propio erabaki aginduek ez gaituzte geldiarazten, isilik behar bagaituzte ere. Eta beste behin frogatu diegu ez gaituztela geldiaraziko, gaizkile deitzen dieten euskal preso politiko bakoitzeko ehun eta berrogeita hamar bat bidaiari gaudela, Euskal Herriko txangozaleak autobusik gabe uzteko gauza garela. Eskursioaren antolatzaileek erabakitako ibilbidea ez zen aski izan bertaratutako guztiak pausoan biltzeko, Etxerat-ekoak pasatzen ikusteko espaloietan tinko-tinko geundenon arnasestua genuela kantu. Halere, maisu agintariek berean dihardute, zintzotasuna galdetzen duten erregeak bailiran, tabakoaren hilgarria predikatzen duen mediku erretzailearen antzera. Preso bakoitzaren inguruan babes zabal zehatza gauzatzeko garaia dugu hau, auzo, herri, hiri, bailara autobus. Nazio osoa autobuska antolatua. Txoferren zain geratzen gara.