argia.eus
INPRIMATU
Negurokoa
Jakoba Errekondo 2012ko urtarrilaren 11

Neguroko erretolikarekin nator. Ez bainaiz berehalakoan etsitzen duen horietakoa. Urte amaierako solstizioa, egun motzenak amaitu direla ospatzera joan naiz Bilbora. Arte Ederretako Museo ederrean dauden Jose Maria Ucelay margolari bermeotarraren kolore izokinkarako lainoak dituzten bi margolanak ikustea zen ospakizuna. Hor atera naiz museotik, pozik. Eta museoa inguratzen duten platano (Platanus x hispanica) galanten aldamenean horra miseria. Argazkiko espaloiko platanoak eta bere lagunak inausi zituen alubitaren batek, udazkenean. Eta negu gozoan puja berria, kimu berriak eman ditu. Neguari aurre egiteko jasotako erreserbak xahutu arazi eta kimuak neguak erreko ditu. Erruki dut platanoa. Alde ederrean daude atzeko platanotzarrak, oraindik hostoak udazkeneko koloreei emanak. Bilbon. Triskantza berdina toki gehiagotan ere ikusi dut. Gehiegitan.