|
I
Koloretako ametsak
egi bihurtzeraino,
iritsi zarete Pirritx,
Porrotx eta Marimo,
ederragorik ez dago
pozez jantzi goraino
eta norbaiti irri bat
sorraraztea baino!
|
IV
Euskara muxuen gisan
doala ahoz aho,
elkartasunak egiten
gaituela oparo,
denok garela berezi,
inor ez dela arraro...
Zuekin ikasi dugu
guzti hau ta gehiago!
|
|
II
Liluratzen dituzue
ume eta guraso,
sudur gorrien magia
izango da akaso!
BECen neskatila batek
eskuak gora jaso
eta esan zuen: “Aita,
izan nahi dut pailazo!”.
|
V
Pupu eta Lorerentzat
dator garai berria;
izan dadin koloretsu
eta zoragarria,
jaso piraten bandera,
jantzi sudur gorria,
eta kantatu dezagun
gora Euskal Irria!
|
|
III
Ekitaldiak bukatu
ondoren alai-alai,
umeak egoten dira
zuen muxu baten zai.
Umore onez pizteko
ilusioa nonahi,
magia egiten duzue
baina lana ere bai.
|
VI
Zuen mezuak hamaika
bihotz txiki bete du,
apaltasunez zarete
guzti ho(r)ien eredu.
Pirritx, Porrotx, Marimotots,
oso pozik gaude gu!
Ta horregatik banan-banan
esan nahi dizuegu:
|