Mundua berriro

Ez ditut aipatu dituzuen pelikulak ikusi, beraz, ez nago euskal zinemaz grazia txikiena ere osatzeko moduan Aramburukeriaren bat egin gabe; orokorkeriara pasatzera nindoan, gero, ikusi dudan azken pelikularekin hasiko zen artikulua ontzeko, Albako Cayetano eta Marinaledako José Sanchezen sainetea, eta amaitu, Martin Garitano eta Jose Luis Bilbaoren aktuazioaren aipamen batekin amaitzen zena, baina irakurri nuen, nahikoa zorabiaturik nenbilela zinema, artea, nazio eraikuntza –“ekitazio protestantea” zioen Borgesek?–: “Arteak gehiago du zerikusia urraketarekin, distortsioekin, aurreritziak kolokan ipintzearekin, herri baten kohesioa indartzearekin baino”. Artea, eta kasik klasearen aurrean mundua esplikatu behar banu bezala larritu nintzen, eta artikulua irakurri ondoren “ados nago” miresgarri batez, miresgarri mundua esplikatzen zekien aingeru baten aurrean nengoelako (ez zen Felix de Azua), erantzun zidan lagun bat tentatu nuen, transkribatu ezin dudan elkarrizketa batera eraman ninduena, Artea bezalako zerbaitekin hasten garen bakoitzean, bakoitza bestearen iritzira eta alderantziz mila bider pasa ginelako, eta ez litzateke ulergarria izango.

Artea zer den esateari ez genion asko dedikatu, ia beti bezala publizitateaz hizketan amaitu genuen, eta zinera pasa ginen. Biotako bat, gabonak bakarrik pasa behar zituena Qué bello es vivir ikusiz ari zen idazten, irauteko, izateko, zineak ezer urratu behar ez duenaren froga bat. “Amelie pelikula da ez?” galdetu zidan lagunak, eta arteak ez daki, baina zinemak behar duena publiko asko dela dio, garestia delako, hori edo subentzioak, kausa nazionalak asko inspiratzen dituenak bestalde. Publizitatea berriro ere, Woody Allenek Vicky Cristina Barcelona filmatzen duenean bezala. Eta Beñatek jasotzen zuen Josu Martinezen aipuaren harira, “zeluloideak ispilu efektua eragiten duenean ikusleengan, de facto, herri bat dago hor; bere esperientzia, emozio eta kode konpartituekin”, Scorseseren bat bidali zidan, ez baitu aukera galtzen “herria” elizarekin parekatzeko, zioena, elizak eta zine batek antzekotasun asko dutela, jendea esperientzia komuna izatera biltzen delako beraietara, “zineak inkonsziente kolektiboaren bilaketa zaharrari erantzungo balio bezala da. Guztiok memoria komun bat izateko dugun behar espirituala asetzen dute”. Tira, nik arriskuak ikusten nizkion baieztapenari autokonplazentziaren bidean, “hori zure gustua da, ez iraun ahal izateko baldintza bat”, eta Beñaten ideia errepikatu nion, zinearentzat ez dela ona komunitate baten defentsara makurtzea. “Hori izango da pelikulak txarrak badira, zeina komunitate horrentzat izango den txarra, ez alderantziz”. Nik pelikulak bakarka ikusten ditut etxean eta ispilu efektua Downton Abbeyko Violetek bezalakoek sortzen didate, Granthamen kondesa alarguna, ez nazioa, ez eliza.

Aingeru miragarriak amaitu zuen irainduz “adimena non sartzen duzuen oso kontuz ibiltzen zarete batzuk –seguruenik zakila non sartzen duzuen baino gehiago–”, eta injustua iruditu zitzaidan telebistan Eurovision ikusten nuen bitartean, eta ez zakilik ez dudalako, bera zelako zine urratzailearenarekin ados zegoena! Euskalduna Jauregitik ari ziren emititzen, baxuak beti bezala desafinatzen zituzten, baina denek ziruditen Isabel Pantoja, una gran artista edo “tonadillera española de mierda”. Nahasturik nengoen; uste dut “ados nago” erantzun zidala Loiuko langilearen erreakzioaren aurrean esan nionean, nik Isabeli oihukatuko niokeela: “¡No vuelvas a cantar Ojos verdes, hortera!”. Nire aingeruari Conchita Piquer gustatzen baitzaio, eta kale izkinak...


ASTEKARIA
2012ko urtarrilaren 08a
Azoka
Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Analisia
Araba: Zer isla elektoral izango du aldaketak?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia nabarmentzen ari da, Araba erabakigarria izan daitekeen herrialde bihurtuta. Dinamika hori ulertzeko, azken hamarkadan Araban izandako hauteskunde-bilakaera aztertu behar da. Hiru aldi... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude