argia.eus
INPRIMATU
Espositoei eta ama ezkongabeei, esker onez
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 0000ko ren 00a
Fraisoro Etxeko hainbat ekipamendu eta
Fraisoro Etxeko hainbat ekipamendu eta "berrikuntza". Ezkerretik eskuinera: garbitegi mekanikoa; haurren bainuontziak; hidroterapia zerbitzuko tresnak; eta arropategia eta joskintza gela.Kutxa Fototeka

Inklusak aitzindari izan ziren, hein handi batean, haurren osasuna sistematikoki kontrolatzen eta osasun azterketa horien emaitzen inguruko hausnarketa egiten. Hala, puerikulturaren eta pediatriaren hastapenek etxe horietan izan zuten sorburua, eta gero gizarte osora zabaldu ziren.

Ospitaletako erditze-gelek ere badute zer eskertua babes etxe horiei. 1920ko hamarkada arte soilik haurdun ezkongabeek erditzen zuten ospitaletan, haientzat propio prestatutako erditze gelatan. Ondoren, pobreen erditze zailenak ospitaletara eramaten hasi ziren, eta pixkanaka ospitalean erditzeko ohitura gizarte klase guztietara zabaldu zen.

Eta espositoak esne artifizialaren akuri ere izan ziren. Fraisoron bertan, hasieran edoskitze artifiziala erabiltzea proposatu zuten. Baina behi esne egokitua hartzen zuten haurren heriotza tasa askoz handiagoa zen sehaska etxeetan. Horrenbestez, haurrei inudeek bularra ematea lehenetsi eta bultzatu zuten. Eta, aurrerago, esne artifiziala hobetuz joango zen, haurrentzat kaltegarria ez zen formula lortu arte.