argia.eus
INPRIMATU
Zuzen gabiltza
Miel Anjel Elustondo 0000ko ren a

“EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra eta euskal irakaskuntza elebi/eleanitza nola lotzen diren, askotan galdetu izan diot nire buruari. Izan ere, badirudi bata gauza oso lokala dela eta bestea berriz, erabat internazionala. Kontua da UNESCOn ere hizkuntza aniztasuna lehentasun bihurtu dela azken urteetan, eta aniztasun hori formazio edo hezkuntza eleanitzarekin lotu dela. Horrelaxe formulatu dituzte berrikitan, hau da, joan den urrian egindako biltzar nagusian. Palestina onartzeaz gainera, biltzar hartan munduko hizkuntza eta kultura aniztasuna, hezkuntza sistema eleanitzak ikertzearekin eta bultzatzearekin lotzea proposatu dute. Are gehiago, eleaniztasun horretan hizkuntza gutxituen ikaskuntza integratu beharra adierazten da, baina hizkuntza horretako erkidegoentzat ez ezik, baita hizkuntza handietako komunitateentzat ere. Hizkuntza handietako hiztunek, inguruan duten hizkuntza txikietako bat edo beste ikasteko ahalegina ezinbesteko baldintza bezala ikusi da mundua jakintsuago, aberatsago eta baketsuago izango bada. Beraz, gurean ez gabiltza hain desbideratuak”.