Nortasuna eta berezko giro iluna

  • Klak!son :: Zai at Devo city

    Autoekoizpena

    Iraupena :: 33´07´´

    5 €

Ezuste atsegina izan da Antzuola eta Urretxu-Zumarragako taldea azalera berriro irtetea eta disko interesgarria kaleratzea. Danbaka musika lehiaketan ezagutu genituen eta orduan erakutsi zuten estilo propioa zutela. Orain, nortasunari eutsiz, are eta giro ilunago eta gogorragoak lantzen dituzte. Baxu jotzailea aldatu eta disko hau beraien kabuz grabatu dute. Kantek talde asko ekar ditzakete gogora, baina era berean zaila da inorekin parekatzea. Nabarmena da teklatuak taldean duen pisua eta The Doors-ekin zuten antzekotasuna arinduz joan da; Itoiz ere ez dago urrun, baina pop-rocketik abiatuta psikodelia, rock-and-rolla, post-rocka, progresiboa eta jazza ere lantzen dituzte. Iruditeriaz betetako hitzak euskaraz abesten dituzte nagusiki, baina bada gaztelaniazko eta ingelesezko pasarterik ere.


Iraganean zenuten The Doorsen kutsu handia arindu da, nahiz eta Zai at Devo City kantak talde haren arima duen.


Iongu teklistaren talde kuttuna da The Doors eta hori erraz antzeman daiteke teklatua jotzeko duen eran. Gure hastapenetan pisu handia izan zuen Doorsek eta Zai At Devo Cityren bukaera Doorsi eginiko omenaldia da.

Pop-rockari freskotasun handia ematen diozue, estilo eta giro asko batuz. Non kokatzen zarete?

Musika estilo askotatik edan duten musikariak gara, eta kanten konposizioa denon artean egiten dugu. Pop-rocka erro bezala hartuta  post-rocka edota psikodelia moduko estiloak lantzen saiatzen gara.

Non irudikatzen duzue Devo City?

Kanta oso iluna eta aldi berean irekia da. Hiria pertsona edo gizartearen metafora bezala ikusita degradazio morala eta baloreen eza irudikatzen ditu.

Jon Pinillos baxu jotzaile ohiaren papera oso garrantzitsua izan al da?

Bere ekarpena handia izan da disko honetan. Diskoaren diseinua eta hitzetako asko bereak dira.  

Ia disko osoa lokalean grabatu duzue. Lortu duzue buruan zenuten emaitza?

Hasieran genuen helburua bete dugu ezbairik gabe. Oso gustura eta liberatuta sentitzen gara, nahiz eta beti dagoen aldatuko zenukeen zerbait.

Hitzak oso irekiak dira, eta nolabait Itoizenak ekarri dizkidate gogora. Itoizekin badituzue gauza gehiago komunean, ezta?


Itoitz guretzat talde euskaldun erreferentzialetako bat da. Itoizekin izan ditzakegun parekotasunak dira, beti ere distantziak gordeaz, melodiari garrantzia handia ematea, hitz irekiak eta abstraktuak izatea, abeslariaren ahotsa...

Pop-rockaz eta progresiboaz gain, badira jazz, indie eta post-rock ukitu nabarmenak ere. Ez diozue inolako estilori aterik ixten?

Arri bateriaren ekarpenarekin erritmo mota asko jotzeko gai gara; erritmo asko bai, baina Klak!son estilo propioa jorratuz.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude