argia.eus
INPRIMATU
Nortasun agiria
Reyes Ilintxeta 0000ko ren 00a

Nagoya, Japoniako laugarren hiri handiena da Keiko Suzukiren sorterria. Han Filologia Hispanikoa ikasi zuen unibertsitatean eta hori izan zen Iruñera lehen aldiz, Nafarroako Unibertsitatera, ekarri zuena. Ikasketak amaituta hona itzuli zen, nafar batekin ezkondu eta bere alaba bikiak jaio eta denbora gutxira euskara ikasteari ekin zion, orain dela hamabi bat urte. Egun, japoniera irakaslea da Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean eta duela urtebete Maitasunezko oihua, munduaren erdian, Inma Errearekin batera itzulitako eleberria aurkeztu zuen Durangoko Azokan.