Elkartzen gaituena

Urtarrilaren 16an beteko dira ehun urte Mungian jaio zela Marcelo Gangoiti. Somorrostro Lanbide Eskolak sortzailearen mendeurrena ospatuko du eta, urtero bezala, “Gangoiti” enpresa-sariak eskainiko. Baina nor izan zen?

Marcelo Gangoiti izan zen, Toribio Etxebarria, Jose Antonio Agirre, Carlos Santamaria eta Jose Maria Arizmendiarrietarekin batera, 1936eko gerra inguruan eta ostean euskal gizartean loratutako “pentsamendu pertsonalista” hezurmamitu zuten argi-mutiletakoa.

Nahiz jatorriz eta jardueraz berdinezak izan, bizi izan zuten giroa zitekeenik baketsuena ez izan arren, gizakiaren defentsa hartu zuten goiburutzat eta, alderdikerien gainetik, borondate oneko hiritarren arteko elkartasuna eragiten ahalegindu, beti ere elkartzen gaituena azpimarratuz eta bereiz gaitzakeena uxatuz.

“Elkartzen gaituena” aldarrikatzea ez da berria. Euskal abertzaletasunak urteak (omen) daramatza horren guran. Baina arazoa ez da berdin samarrak biltzea, berdinezak elkartzea baizik. Eta horretan ez dugu asmatu. Ahaleginik ere ez dugu egin. Ez dugu nahi izan.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude