betea oso igaro duguna. Ostiral gauez, Miarritzen presoen aldeko arratsa izan genuen, argazkigintza eta Herrialde Berdea dokumentala ikusgai. Lagunak ikusteko parada, dispertsioaren latza ezagutzen ez duen inor ez zegoen, baina nago Iharra, Xenki, Mikelon militanteen berri ez zuten gazte andanak ikasi zuela garai bateko borrokek gazte haiengan izan zuten eragina, Hibai Castroren filmak gordinki erakutsi ziguna. Eta bestetan ez bezala, frantsesezko azpitituluz hornitua. Biharamun goizean ABren batzarra izan genuen ohi bezala Uztaritzen. Bezperan beste jendez ospatuak, bateratze haizeak ekarri zion giroari. Ez nuen Miarritzeko lagunik bertan ikusi, elez helburu berek gidatzen gaituztenak elkarrengandik urrunegi gaudenaren seinale. Ez dugu zeregin makala gure aitzinean fundamentuzko zerbait egingo badugu. Igandean Hernaniko Galarretara ezagutzen ez dugun Gpuntua aitzaki. Miarritze eta Uztaritze baturik hamar halako jendez beterik. Epaimahaiaren iritziz Apalategik irabazi zuen, nik bere azken agurrean Realaren garaipenaren berri eman izana eskertu nion, nahiz eta Anoetatik lagun minen mezuek lasaitua ninduten. Orain Durango.