Akiva Orr

"Ezerk ez du gatazkak baino gehiago hezten"

  • Ahozko kontalarien istorioak entzutea bezalakoa da Akiva Orr (Berlin, 1931) idazlearekin hitz egitea. Hizlari kartsua eta karismatikoa, Palestinako gatazkaren hasierako garaiak gustatzen zaizkio gogora ekartzea, “gaztetako kontuak”. Ekintzaile antisionista garrantzitsua da Israelen, errealista bezain zorrotza. Munduaren gaineko ikuspegi kritikoak, ordea, ez du bere “baikortasun kronikoa” zapuztu.

Ane Irazabal @AneIrazabal
2011eko abenduaren 18a
Argazkian, atzealdean, bere eskultura bat ikus daiteke.

Alemaniatik Palestinarako bidea egin zuen zure familiak 1930eko hamarkadan. Mugimendu sionistaren kide al ziren?

Ez. Naziek indarra hartu zutenean, Alemaniatik alde egitea erabaki zuten, beste judu askok bezala. Amerikako Estatu Batuetara joatea zen beraien hasierako ideia, baina lehenago, Jerusalemen bizi zen osaba bisitatu behar genuela erabaki zuen amak. Hona etorri bezain pronto, Tel Aviv-eko hondartzaz maitemindu zela esan zion aitari, eta geratzea erabaki zuten. Gerora, biziki damutu zirela aitortu zidaten, iritsi zirenean ez baitzekiten beste nazio bat bizi zenik bertan. Gure ama artista arrakastatsua zen Alemanian, baina Israelen ez zuen gehiago lan egin, inork ez baitzuen interesik artean edota sormenean. Israel eraikitzeko misioak itsuturik zituen etorkin gehienak.

Noiz hasi zinen Palestinako gatazkan interesa hartzen?

Gaztetan nahiko apolitikoa nintzen. Beste ume gehienak bezala, ezkutuko taldeetan jarduten nuen, britainiarren aurkako panfletoak banatzen. Baina inoiz ez nuen palestinarrengan pentsatu. 1951n, marinela nintzela, greban egon ginen hilabete pasatxo, eta poliziak grebalarien kontra nola erantzun zuen ikustean, politika hurbilagotik jarraitzea erabaki nuen. Alderdi komunistan sartu nintzen, eta garai hartan ezagutu nituen bertako kide ziren zenbait palestinar. Jabetu nintzen gobernuaren trikimailuez, palestinarrak Israelgo ekonomiatik eta gizartetik kanporatzeko. Sionismoaren izaera bortitzaren kontra borrokatzea erabaki nuen orduan.

Sionismoa, ideologia ahula dela esan ohi duzu, zergatik?

Identitate artifiziala delako. Sionismo politikoa, lehenago existitzen zen sionismo emozionala ordezkatzeko sortu zen, eta estatu juduaren eraikuntza izan zen horren muina. Garai hartan, desintegrazio prozesua hasi zuen judaismoak, izan ere, XIX. mendearen amaieran, Europako juduen %20 bakarrik zen erlijiosoa. Gainontzeko %80 asimilatu nahian zebilen. Sionismoa da judu ez erlijiosoek sortu zuten mugimendu nazionalista, erlijioa alde batera utzita judutar identitatea mantentzeko. Sionistek ez dute inoiz onartuko, baina ideia nagusia zen estatua Jainkoarengatik ordezkatzea, hau da, estatuarekiko leialtasunak hartu zuen Jainkoarenganako fideltasunaren tokia. Zerk egiten du, bada, estatu bat judu, estatua bera sekularra bada? Galdera hori definitu nahian aritu dira orduz geroztik. Horregatik daude Israelgo sionistak beti beldurrez, arabiarrek gehiengo demografikoa izan ez dezaten. Ortodoxoak, adibidez, ez dira horretaz beldur, beraiek argi baitute zer den judua izatea, hau da, judaismoak ezartzen dituen 613 arauen arabera bizitzea. Netanyahu itsuturik dago palestinarrek aitor dezaten Israel estatu judua dela. Besteen aitorpena bilatzen duena, bere ahultasuna agerian uzten ari da.

Eta zer irizten diozu nortasun palestinarrari?

Oso definitua dagoela esango nuke. 1.000 urte baino gehiago daramate hemen bizitzen, eta lurrarekiko harreman estuan oinarritzen da beraien nortasuna. Palestinarrentzat ehorzketa hitzak “lurrarekin ezkondu” esan nahi du. Arras duina eta polita iruditzen zait hori. Sionistentzat, berriz, produkziorako erreminta besterik ez da lurra.

Matzpen erakunde marxistaren sortzaileetako bat izan zinen 1962an, Israelgo alderdi komunistatik irtendako beste kide batzuekin. Lehenak izan zineten sionismoarekin apurtzen.

Hala da. Israelen aitzindariak izan ginen esaten proiektu koloniala zela sionismoa, hau da, kolonizatzaileen eta kolonizatuen arteko gatazka baten aurrean geundela. Alderdi komunista ere ez zen hori esateko gai, une hartan arduratuago baitzegoen Sobiet Batasunaren aldeko defentsa irmoan. Guk, ordea, sakonki kritikatu genuen eredu sobietarraren burokratizazioa, eta horregatik utzi genuen alderdia.
Matzpen sortu genuenean, palestinar erresistentzia indar politiko bezala ari zen hezurmamitzen, eta palestinar askok harriturik ikusi zuten israeldarren artean ere bazeudela beraiekin batera borrokatu nahi zuten ekintzaileak. Israelen, berriz, traidoretzat jo gintuzten gehienek.

Zergatik desagertu zen Matzpen?

Gure ikuspegia ez zen kapitalismoarekin bateragarria. Kolonialismoaren kontra lehiatzeaz batera, saiatu ginen klase borroka Israelgo agenda politikoan txertatzen, baina gazteek ez gintuzten jarraitu. Eta poliki-poliki fakzio desberdinetan zatitzen hasi zen erakundea. Kapitalismoaren eta marxismoaren arteko kontraesanengatik desagertu zen Matzpen.

Demokrazia errealaren alde zuzendu duzu azken urteotako borroka, eta Politikorik gabeko politika liburuxka idatzi duzu horren harira. Noiz piztu zitzaizun zuzeneko demokraziaren aldeko interesa?

1960ko hamarkadan marxismoarekin etsitzen hasi nintzen, izan ere, kapitalismo modernoarekin maneiatzeko gaitasun eza erakutsi zuen. Marxen ustez, gainprodukzio eredu batean oinarritzen zen kapitalismoa, eta gobernuek gainprodukzio hori kontrolatuz gero, gerrak produzituz konponduko luke kapitalismoak berezko krisia. Arrazoiketa hori zuzena izan zen XX. mendeko lehen hamarkadetan, baina zer gertatu zen kontsumismoa asmatu zutenean? Kapitalismoak gainprodukzioari aurre egiteko metodo berria asmatu zuen, eta marxismoak ez zuen egoera berriari erantzun bat emateko gaitasunik izan.

Ondoren, 1968ko maiatza piztu zenean, autogestioaren eta demokrazia errealaren aldeko ahotsak entzun nituen lehen aldiz, eta konturatu nintzen kapitalismoa ez zela soilik irabazien produkzioan oinarritzen. Ordezkaritza sistema irauli behar genuela sentitu nuen, eta pertsona orok izan behar zuela eskubidea eta ardura bere bizitzan eragina izango zuten prozesuak erabakitzeko. Geroztik horretan dihardut.

Demokrazia errealaren aldeko nazioarteko olatu berri baten aurrean gaudela dirudi. Askok, ordea, egungo gizarteek eredua ezartzeko heldutasun nahikorik ez dutela argudiatu dute.

Nik ez dut inoiz esan zuzeneko demokrazia paradisua izango litzatekeenik. Giza gatazkek bere horretan jarraituko lukete. Baina ordezkaritza sisteman, zerbait gaizki irtenez gero, beste ordezkari bat hautatzen da, ez balore sistema berri bat. Apurtu ezin daitekeen zirkulu bilakatzen da prozesua. Demokrazia zuzenean ezin zaie ordezkariei errua bota, denona baita ardura. Autoikasketarako aukera itzela eskaintzen du horrek, baina ausardia ere behar da. Demokrazia errealak denbora beharko du ezarri baino lehen, eta gatazkak egongo dira erabakitzeko eskubidea monopolizatu eta erabakitzeko boterea denen artean banatu nahi dutenen artean. Hainbat herrialdetan piztu diren protestetan argi ikusi da sistema erreformatu eta sistema zeharo aldatu nahi dutenen arteko talka. Baina borroka hori positiboa da oso, ezerk ez baitu gatazkak baino gehiago hezten.

Egun zerk mugiarazten zaitu?

Zapaltzaile eta zapalduen artean banatzan dut mundua, eta beti lehiatu naiz zapalduen alde. Palestinar bat zapaltzen ari den Israelgo soldadua ikusten badut, palestinarraren alde jarriko naiz, baina ez palestinarra delako, makurtu arazi dutelako baizik. Eta palestinar hori bera emaztea zapaltzen ikusten badut, emakumearen alde egingo dut, baina ez emakumea delako, senarrak baztertzen duelako baizik. Eta emakume berak haurra zapaltzen badu, berdin. Zenbaitzuk, jatorriaren arabera ezartzen dituzte lehentasunak, eta horregatik judu askok itsuki defendatzen dute beste juduek egiten dutena.

Zapaltzaile eta zapalduen arteko dikotomia ere erabil daiteke herrialde arabiarretako protestak azaltzeko. Aldaketa sakonik ekarriko al dute?

Zaila da jakitea, baina ziur naiz mugimenduaren bigarren olatua emakumeek zuzenduko dutela. Emakumeek aldatuko dute mundu arabiarra eta familiaren baitatik hasiko da prozesua, menpekotasun egoera ororen aurkako norgehiagoka bultzatuko dutelako. Horregatik, emakumeen askapen-mugimenduaren suspertzea biziko dugu aurki, eta Islametik ere etorri beharko da bultzada. Kontraesana eman dezake, mugimendu islamikoek herrialde arabiarretan hartu duten indarra kontuan hartzen badugu. Nire ustez, ordea, kolapsatu egingo dira, ez baitute errealitateari aurre egiteko gaitasunik izango.


Azkenak
2017-01-24 | Xabier Letona
ELA eta LAB akuilu, burujabetza soziala helburu

Jose Elorrietak idatzitako liburuaren ekarpen mamitsuena Euskal Herrian burujabetza soziala amets dutenei bideratua dago,  neoliberalismoa nazio eraikuntzaren erdigunean jarri behar dela sinesten duten esparru zabalei zuzendua.


2017-01-24 | Topatu.eus
Sostengu kanpaina abiatu dute Aitzinak Parisen egindako ekimenaren gastuak ordaintzeko

Dirua biltzeko ez ezik euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkartasunerako baliatu nahiko lukete dinamika. Gazte eragileei sostengu ekitaldiak antolatzeko deia egin diete.


2017-01-24 | Estitxu Eizagirre
Egitarau mamitsua antolatu dute aste erabakiorrean kanpaldiari eusteko

Getxoko Ibarbengoa auzoan udalak aparkalekua egin ez dezan, hirugarren asteaz Tosu landan kanpaldiari eutsiko diote herritarrek. Tosu Betirako mugimenduak jakinarazi duenez, "astelehenean obraren kontratua formalizatu egin da eta beraz edozein momentutan hasi daitezke obrekin". Hona hemen kanpaldirako prestatu duten egitaraua.


Ertzaintzak Mozal Legea aplikatu dio Markina-Xemeingo tabernari bati, armatuta doazenei ez zerbitzatzeagatik

Urtarrilaren 7an bi ertzain sartu ziren Markina-Xemeingo taberna batean, eta enkargatuak azaldu zien kafetegi horretan ez dietela armatuta doazen pertsonei zerbitzatzen. Ertzaintzak espedientea ireki dio tabernariari, Mozal Legea urratu duela leporatuta.  


Maltzaga hil da, gora Maltzaga!

“Estatutua hil da” esan genuen Gernikan 1997an. Estatutuaren kontra geunden? Ez. Estatutuak tresna baliagarria izateari utzi zion? Ez. Orduan, zergatik esan genuen hilda zegoela? Espainiako estatuak erabaki zuelako, aldebakartasunez, estatutua ez zela beteko, ez bizitza honetan, ez eta hurrengoan ere. Guk aldebiko prozesu bat nahi genuen, eta nahi dugu, baina Madrilek ez.


Leioako Gaztelueta Ikastetxeak sexu erasoen salaketa bat ukatzera "bultzatu" ditu ikasle eta irakasleak

Leioako Gazteluetako ikasle batek irakasle bat salatu zuen 2015ean, sexu erasoak egitea leporatuta. El Diariok argitaratu duenez, ikastetxeak 25 ikasle eta irakasle “bultzatu” zituen salaketa ukatzen duen dokumentu bat sinatzera. Ikaskide batek, aldiz, arrazoia eman dio biktimari.


2017-01-24 | Jon Torner Zabala
Galiziar preso independentisten dispertsioa salatzeko martxa egingo dute espetxeetara

Galiziar preso independentisten senide eta lagunak biltzen dituen Que voltem para a casa! elkarteak deituta, dispertsioa salatzeko Marcha às cadeias izeneko martxa egingo dute Espainiako Estatuko hainbat espetxera, otsailaren 3an eta 4an.


Hiru egunetan hiru ekologista hil dituzte Latinoamerikan

Urtarrilaren 15 eta 17 bitartean hiru ekologista hil dituzte Latinoamerikan: Isidro Baldenegro lider indigena Mexikon, Laura Vasquez ekologista Guatemalan eta Emilsen Manyoma ekintzailea Kolonbian. Hirurak pertsona ezagunak euren herrialdeetan, giza eskubideen eta naturaren defentsan aritzeagatik.

 


2017-01-24 | Arabako Alea
Urtaranek ez ditu aldatuko alkate frankisten kaleen izenak

Horren ordez, argibide-plakak jartzea proposatu du, frankismoari lotuta egon daitezkeen zenbait kaletan. Ostiraleko udalbatzan Memoria historikoa berreskuratzeko txostena aurkeztuko dute talde politiko guztiek, PPk izan ezik.


Bardeako tiro poligonoa bertan behera uzteko eskatu du berriz ere Nafarroako Parlamentuak

Natur eremu babestua izan dadin eskatzeko adierazpenak Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren botoei esker egin du aurrera. Tiro eremua Espainiako estatuaren eskumena da.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude