| 
					IUme ginela dena zen berri,
 dena jolas, dena sormen,
 asmakizunak jartzen pasatzen
 genuen hamaika oren.
 Jolas gaitezen neurtzeko gure
 gogoa nola dagoen:
 nik pistak eman ta zuek sorta
 hau irakurri ondoren,
 ea igartzen duzuen gure
 lagun ezkutua nor den.
 | 
					IVMartuteneko presondegitik
 ihesean aterata,
 patrikan ditu “Inon ere ez”
 eta “Edonon”go mapa.
 Zer esana ta hitza baditu
 nahiz eta ahotsa falta,
 baina idaztea ere presente
 egoteko era da ta,
 “mende oso bat iraganen du
 gure alboan koblaka”.
 | 
		
			| 
					IIPolemikari estu loturik
 ditu izen-abizenak,
 aberriarri eskaintzearren
 bere urterik onenak.
 Gero espetxera eraman zuen
 hogei urteko kondenak,
 baina ez dira argigarriak
 honaino esandako denak,
 euskal herritar asko baitira
 hortik pasatu direnak.
 | 
					VMarinel zaharren laguna eta
 Ainhoaren zaindaria,
 tira ta tira behelainora
 eraman zuen haria
 aurkitu zuen baina izan zen
 Jaurlaritzak ebagia
 eta azkenean ridikulua
 hain izan zen nabaria,
 epaile batek aitortu behar
 epaimahai baten saria.
 | 
		
			| 
					IIIKartzeleroak errekontua
 egiten ari zirela,
 preso bi falta zirela eta
 sortu zen nahaste itzela.
 Bafle batean ezkutaturik
 agurtu zuen kartzela,
 geroztik dabil han eta hemen
 ifar haizea bezela;
 ez da ikusten baina guztiok
 dakigu hor dabilela.
 | 
					VIEsandakoak esanda nor den
 argi ez ote dago ba?
 Beste euskaldun asko bezala
 joan zen etxetik kanpora,
 horrexegatik ekarri gura
 izan dut Sarri gogora.
 Berak bezala alde egin zuten
 txori guztiak gerora
 bueltan etortzen diren eguna
 “kolosala izango da”.
 |