Aspirazio

Aurten, gutxi erabakiko genuela inoiz baino argiago izanagatik, edo izateagatik, eta langile identitatetik ari naiz, kasik barregura etorri zait bozkatzeko pausu bakoitzean (korreoz bozkatzen dut), lotsatzen garenean sortzen zaigun algara horrekin, gezurretan harrapatu eta gelatik irten bitarteko antzerkiari behar besteko sinesgarritasunez eusten asmatzen ez dugunetan bezala. Pantailan Madrilgo irudiek JMJren (Jornada Mundial de la Juventud) reedizio bat ziruditen, eta barregura ematen zuen, Rajoyren saltotxoak, badakigu gainera datorkiguna, oso ondo ikasten da hori zure lankidea jornada erdian aulkitik altxatu eta irribarretsu etxera/desertura joateko eskatzen diotenean sindikatukoak paperak ondo daudela baieztatzen dion bitartean (eta berriro tekla hotsak), eta datorkiguna PPk egiten badu, berak erabaki duela sinesten errazago egingo zaigu, demokratikoa balitz bezala. Beñat, niri, zuk diozunaren kontra, ez zait iruditzen ezkerrak diskurtsoarekin asmatu duenik, ez azken legealdietan, ezta kanpainan ere, eta esango nuke ez direla aipatzen zenituen teknokrata liberalak izan Marxen produkzio bideak langileen esku egotearen komenientziari barre egin diotenak.

Berez, hau historia noren arabera mugitzen den ikusteko ere bada, kapitalismoa krisian sumatu baitugu Europari eragin dionean, alegia, kapitalismoak jende asko-asko mantendu du krisian betidanik, baina gu izan ez garen bitartean, “niri ekonomia ez zait interesatzen”, “nik ez dakit ezer ekonomiaz” egin dugu, komeni zitzaigulako.

Zapateroren lehen legealdiari ezkertiarrena irizten dio askok, eta esango nuke akatsa handienak orduantxe egin zirela, ezkerrak, eta Marxi esker, zerbait badu, kapitalismoaren diagnosirako tresnak dira, eta espainiar ezkerrak, baita euskaldunak ere, uko egin dio diagnostikoari krisia gainean izan arte. Eta orain, klase zapalketa inoiz baino argiago, nazio ikuspegitik hasi zaizkigu; Grezia, Alemania... eta nazioarteko klub aberatsa ederki, herrialdeen zorraz. Cristina Fernandezek G20aren gailurraren atarian enpresariekin eginiko bilkura batean, elikagaien inguruan, ilustratu zuen ezkerraren ezina, “quién me hubiera visto en época universitaria” esan ondoren (pena da Cristina itzultzea): “Herrialdeen gastua kontrolatzera mugatzen badira, baina ez finantza bankuak, kalifikazio agentziak, merkatu mugimenduak...”. Finantza munduak irabaziak ekonomia errealera itzuli beharra azpimarratu ondoren jarraitu zuen “kontsumo gabe ez dago kapitalismorik”, “proposatzen ari naizena kapitalismoa da, baina kapitalismoa serio, bizi duguna ez baita kapitalismoa, anarko kapitalismo finantziarioa da”. Kapitalismo identifikagarria da nahi dena. Iraultza ondo baitago, gaur egiten bada, baina bitartean zein biografia sakrifikatuko dira erreformismoa (Zapatero aurretik zuen zentzuan) finantza munduak debekatu badu.

Amaiurren Kongresurako lehen proposamena PNV eta Geroa Bairekin elkarlana da, ez da ezker politikak egiteko izango, eta diskurtso dramatiko publiko emozionala ez doa ezker aldetik (zeinak etorkinez hitz egitera eramango lukeen, langile espainiarrak, ez “Euskadi” markaz), beste nonbait baino, denbora bagenu bezala, PSOE ezkerrari min handien egin diona da, eta IUk ez dakit narrazio propio bat eraikitzeko asmorik baduen orain bozek mozkorturik.

Eskuina konstatazio bat da, baina badira hitzak, “ezkerra” batez ere, konstatazioaren mundutik atera eta aspirazioenera pasa behar genituzkeenak, orain presio/eragin botererik batere ez duenean batez ere; inork ez dezala esan ezkertiarra denik, saia dadila izaten, eta esango diogu besteok. Ea norbait agertzen den, eta denok eskale izan aurretik den.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude