argia.eus
INPRIMATU
Izurri beltzaren ADNa aurkitu dute

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2011ko azaroaren 30
Pieter Brueghel

Yersinia pestis izeneko bakterioak eragin zuen XIV. mendean izurri beltz edo bubonikoa, Europako biztanleen herena hil zuena. Alemaniako, AEBetako eta Kanadako hainbat unibertsitatek, elkarlanean, bakterio horren ADNa identifikatu dute berriki.

Jakina, aurkikuntzak ez du eraginik izango XIV. mendean eragin zituen 50 milioi hildakoetan, baina etorkizunean zenbait pandemia aurreikusten lagun dezake, egun munduan dauden izurri piztaldi guztiek bakterio hori bera baitute jatorri.