Parisko Matière Laborategian Ludwik Leibler ikerlariak zuzentzen duen taldeak gantz-azidoetan, epoxi erretxinetan eta katalizatzaile batean oinarritutako material organiko berria garatu du, Science aldizkarian argitara emandako artikuluan azaldu dutenez.
Ikerlarien helburua hainbat polimerok dituen propietate mekanikoak lortzea da, baina alderdi negatiboak baztertuz. Polimero asko, esaterako, ez dira birziklagarriak, edota behin itxura bat hartuta ezin dute inoiz beste bat hartu. Leibler eta haren lankideek lortutako polimeroa, berriz, nahi adina moldea daiteke, birziklagarria da eta nahi izanez gero zurruna izan daiteke.
Oraingoz, aurreikusten da material berria soldaduretan eta automobilen karrozeriaren konponketan erabali ahal izango dela. Hala ere, hasitako bideak beste material batzuk lortzea erraztuko duela uste da.