Journal of the American Association aldizkarian berriki argitara emandako artikulu batean, autismoa ikertzen ari den zientzialari talde batek adierazi du autisten garuneko hainbat eremu garrantzitsutan ohi baino askoz neurona gehiago dagoela, egin duten test baten arabera. Heriotzaren unean 16 urte zituzten hamahiru gazteren garunak aztertu dituzte. Horietatik zazpik autismoa zuten; komunikaziorako, portaera sozialerako eta arretarako erabiltzen den eremuan, batez beste gainerakoek baino %67 neurona gehiago zuten haien garunek. Bestalde, autisten garuna autismorik gabekoena baino %17,6 astunagoa zen..
Ezin da momentuz behin betiko ondoriorik atera test horretatik, baina autismoaren ezaugarri neurologikoen alorrean etorkizunean egin beharreko ikerketen bidea zabaldu da.