Arrisku Handiko Tartak

Iñaki Barcena
2011ko abenduak 04

Nafarroan, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obren hasiera ofizialak Yolanda Barcinaren tarten iskanbila ekarri du, eta Mugitu! taldeko hiru aktibista nafarrentzat 16 urteko (4+4+8) kartzela zigorra eskatu dute Madrilgo Entzutegi Nazionalean. Hiru tarten eraso bortitza Tolosan gertatu zen, Pirinioen bestaldean, Barcinak Pirinioetako Lan Erkidegoaren lehendakaritza hartzen zuen unean, eta agian, horregatik min gehiago jaso zuen.

Aferak epaiketa prozesua zabaldu du Frantziako Estatuan, baina Madrilen ere bai badaezpada. Frantzian akusazioa biolentzia falta batean eta kalte materialetan gauzatzen da. Espainiako instrukzioan aldiz, delitua agintarien aurkako erasotzat jotzen da eta “indarra, intimidazioa eta erresistentzia larria” leporatu dizkiete Julio, Gorka eta Ibani. Antza, edozein senide edo lagunen arteko jaietako jarduerak sen kriminala adieraz lezake.

Zuzenbidea ikasi dugunontzat, Espainiako Justiziaren disparate juridiko hauek ez dira berriak eta “euskal sindromearekin” loturik daude, argi eta garbi. Euskal lastertasun handiko proiektuaren aurkariek beste batzuetan ere ezagutu dituzte Entzutegi Nazionalaren kriminalizazio prozesuak, hala nola, 2008an Ordiziako zebra-bide batean jesarri zirenek eta Urbinako landetan 2010ean atxilotuak izan zirenek.

Teoriaz, Madrilgo Entzutegi Nazionala Justizia Tribunal berezia da narkotrafikoa eta terrorismoaren delituak epaitzeko, baita Espainiako Estatuaren instituzio gorenen aurkako erasoak eta atzerrian egindako delituak ere. Kasu honetan badirudi azken hirurak betetzen direla, Nafarroako Gobernuaren, komunikabide nagusien, eta fiskalaren eta epailearen arabera. Hau eskandalua!

Gogorrena da, gure lurrean krisi sozial eta ekonomiko sakonaren koiuntura honetan eta sarraski ekologiko-energetiko erraldoi bat gertatzen ari denean, Espainia, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko agintariak eta hainbat komunikabide eta eragile sozial aktibisten tartetara begira ari direla eta ez dute triskantza ekonomiko-ekologikoa ikusi nahi. Urteak daramatzate AHTren kontrako euskal aktibismo ekologista kriminalizatzen, baina oraindik ez dute mugimendua ito. Jende asko beldurtu bai, noski, baina krisi sozio-ekonomikoa luzarorako da eta mugimendu sozialak gorantz joz gero, proiektu honen gainbehera eta aldaketa ikusteko ditugu. Hala bedi!

Kanal honetan artxibatua: Yolanda Barcina

Yolanda Barcina kanaletik interesatuko zaizu...
2015-10-13 | ARGIA
Telefónicak Barcina fitxatu duela zabaldu dute

Telefónicak Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia fitxatu duela zabaldu du Hispanidad.com webguneak.


2015-06-25 | Xabier Letona
Barcina, UPN-n ere ez dute nahi

Oraindik Nafarroako Gobernuko lehendakari den Yolanda Barcinak UPNko lehendakaritza ere utziko duela zabaldu du gaur Diario de Navarrak.


"Iruñea After Barcina, Nola?" jaialdian, aldarrikapenak ospakizun

Iruñeko karrikak kolorez eta musikaz girotuko dituzte maiatzaren 28tik 31ra, Iruñea After Barcina, Nola? Fest jaialdiarekin. Egitarau oparoa prestatu dute astebururako, kontzertuak eta desfilea besteak beste.


2015-02-21 | Xabier Letona
Xabi Lasa: “CAN Fundazioak ez digu pasatzen guk ez-ofizialki dugun informazioa”

Nafarroako Legebiltzarreko ikerketa batzordean informazioa eskuratzeko diren arazoen berri ematen du Xabier Lasak. Ez da baikor eta hurrengo legealdian batzordea berriz abian jarri beharraz mintzo da.


2014-11-12 | Xabier Letona
Alli, Esparza eta Arizcurenen izenak nagusi Barcina ordezkatzeko

Yolanda Barcinak datozen foru hauteskundeetarako UPNko zerrendaburu ez dela aurkeztuko iragarri ondoren, UPNk hilaren 29rako hautagaiaren izena emango duela iragarri du, urtero egiten duen alderdiaren egunean.


2014-11-11 | ARGIA
Barcina badoa

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak iragarri du ez dela UPNren zerrendaburu izango hurrengo foru hauteskundeetan.


Patxi Leuza (Geroa Bai): “Inoiz ez ditugu jakingo Barcinaren erabakiaren benetako arrazoiak”

“Iragarritako amaiera” izan da Barcinaren asteleheneko iragarpena Patxi Leuza Geroa Baiko parlamentarioarentzat. Albiste ona dela uste du, ez hainbeste oposizioko alderdientzat, baina bai gizarte nafarrarentzat.


2014-11-11 | ARGIA
Adolfo Araiz (EH Bildu): "Erregimenaren erorketaren azken sinboloa da"

Ezustean harrapatu zuen Yolanda Barcinaren erabakiak Adolfo Araiz, datozen foru hauteskundeetarako EH Bilduko zerrendaburua. Ezustean, bai uneagatik eta baita moduagatik ere, baina bere ustez “oso erabaki ona da Nafarroarentzat”.


2014-10-30 | ARGIA
Bi urte arteko kartzela zigorrak berretsi dituzte AHTren aurkako tartalarientzat

Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu AHTren aurkako ekintzaileei jarritako zigorrak. Okzitaniako Tolosan 2011n Yolanda Barcinari tarta aurpegira bota zioten. Auzitegi Nazionalak Julio Villanueva, Ibon Garcia eta Gorka Ovejerori bina urteko espetxe zigorra ezarri zien, Mikel Alvarezi urtebetekoa eta 900 euro banako isuna lauroi.

 


2014-09-17 | Xabier Letona
Zer gertatu da Nafarroan, Madrilek BEZaren 1.513 milioi euro eskatzeko?

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakaria Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministroarekin bildu zen asteartean Madrilen eta bileraren ondorioak lurrikara ekarri du Nafarroara. Madrilgo Gobernuak Nafarroako hainbat legeren aurka jarritako helegiteak –hamar bat dira Konstituzio Auzitegian– bertan behera uzteko eskatzera joan zen Barcina eta beste helegite bat esku artean duela itzuli da: Madrilen ustez, Nafarroako Ogasunak 1.513 milioi euro ordaindu behar... [+]


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude