Zur bera


Jakoba Errekondo
2011eko azaroak 27
Haritz amerikarra (Quercus rubra).

Intsinis pinu beltza (Pinus radiata) bezala Ameriketatik ekarritako bi zuhaitzek nire udazkenaren paisaia erretzen dute. Akuiluak idiaren saihetsean bezala, sast! Sastatekoa begietan. Kolore deigarrienak, inondik ere, gustuko ez ditudan bi zuhaitz horienak. Ikaragarrizko zurak emango zituztenaren ustetan basozaleek ekarri eta hedatutakoak.

Norteko haritza edo haritz amerikarra bata, Quercus rubra. “Rubra” hitzak dioen eran, udazkenean hostajea gorri-gorri jartzen du, eskarlata. Zura ere halakoxea du, gorrizta. Haritz, erkametz, ametz eta arte, bertako quercustarrenaren aldean eskasa du egurra. Hori gutxi balitz, geurean gaitzak erabat jota dago, norteko harizti sano bat topatzea ez da erraza. Ipurditik eraitsitako zuhaitzen bat ez bada, arba osoak jausita edo zuhaitzean bertan ihartuta dauden adarrak ikusiko dituzu. Gaitzak jo eta eraitsi, eta aurrera egiten duten zuhaitz bakanek erdipurdiko zura... Alde hortik! Aitatzen didan guztiari norteko haritzik inolaz ere ez aldatzeko gomendioa ematen diodala urteak dira.

Haritz hori gorriz janzten duen jostun beraren titarea sumatzen da bigarrenaren udazkeneko soinekoan ere. Hori-hori, urrezkoa hau, urrutira ere nabarmena. Idi-bihotz arbola edo tuliparbola, Liriodendron tulipifera; hitzez hitz, idi-bihotza edo tuliparen tankerako liliak ematen dituen zuhaitza. Hori ere amerikarra, Mendi Harritsuetan eta Ohio ibaiaren arroan basatia. Ale bakan batzuk badira, han eta hemen, kale, parke eta baratzeetan. Basoan, ordea, sailean jartzen dela ez da urte asko. Kategoriako zura ematen zuela izan zen zuhaitz hori aldatzen hasteko aitzakia. Horixe aitzakia! Horrek ere egur makala ematen baitu. Populus nigra, makalarenaren tankerakoa, gehienez ere 480 kilo metro kuboko. Zeharo eskasa. Papera egiteko eta asko jota hilkutxetarako.

Bi zuhaitzok, baina, uztarri batean behinik elkartu daitezke: azkar hazten dira. Tuliparbolak hamaika urtean hamabost metroak harrapa ditzake. Basozale diruzale, zaletasun bikoitzaren emaitza. Eta begietan min.


Azkenak
2016-08-25 | Arabako Alea
Zirauntza ibaian izandako isuri bat dela-eta ardurak argitzeko eskatu du Zadorra Bizirik-ek

Zadorra Bizirik Plataformak azaldu duenez, abuztuaren 15ean, Artzai Egunaren harira, Araian ospatu zen ekimen ludiko batean sortutako aparra Zirauntzara suri zen. Hurrengo egunetan 200 amuarrain hilik agertu ziren ibaian.


Turkiak Jarabulusen jarri du Siriako kurduengandik bereizteko lehen mugarria

Turkiak FSA Siriako Armada Askea taldearen laguntza izan du Estatu Islamikoa bertatik botatzeko. Ankarak milizia kurduen hedapena gerarazteko baliatu nahi du erasoa.


Erreakzioak Otegiren gaitasungabetzearen ondoren

Hauteskunde Batzordeak Otegiri irailaren 25eko hauteskundeetan parte hartzea ukatu ondoren alderdi politikoetako ordezkariek euren iritzia eman dute. EAJk eta Ahal Duguk gobernariak herritarrek aukeratu behar dituztela adierazi dute. Kontrara, Alderdi Popularra pozik azaldu da Batzordearen erabakiarekin eta harago doa: Otegiren hautagaitzaren aurkako inpugnazioa aurkeztuko duela azaldu du.


2016-08-25 | ARGIA
Gaza: 50 bonbardaketa gau bakarrean

Abuztuaren 21ean israeldar droneek Gaza bonbardatu zuten, palestinarrek kohete bat bota ziela aitzakia hartuta. Duela bi urteko erasoetako babesleku berean igaro zuten gaua askok.


2016-08-25 | ARGIA
Tafalla inguruko sutea gauean kontrolik gabe haizearen ondorioz

Baliteke ostegun eguerdian piztutako suak jadanik 2.000 hektarea baino gehiago erre izana Tafalla eta Puiu artean. Suhiltzaileek gau osoa lanean jarraituko zutela jakinarazi zuten ilunabarrean, haize gogorraren treguaren zain.


2016-08-25 | Unai Brea
Arrain eta itsaskien bitartez iristen zaigun plastikoaren arriskua nabarmendu du Greenpeacek

Segundoko 200 kilo plastikozko hondakin ailegatzen dira mundu osoko ozeanoetara. Zortzi milioi tona urtero. Aspalditik ezagunak dira plastiko puskek itsasoko bizidunei eragindako zenbait kalte. Horrez gain, Espainiako Greenpeacen txosten batek azpimarratu du plastiko hori kate trofikora sartzen dela, eta oraindik neurtzeke dagoen eragina izan dezakeela gure osasunean, itsasoko faunarenean ez ezik.  


2016-08-25 | ARGIA
Mekauen konpartsaren kontrako salaketa jarriko du COVITEk, kale bati Pakito Arriaran izena jartzeagatik

Bilboko festetan, Mekauen Egunean, hainbat kaletako plakak estali zituzten borroka internazionalistan jardun izan diren pertsonen izenekin, tartean ETAko kide izandako Arriaranena.


Nafarroako ingurumen gatazken mapa: zenbat daude eta non kokatzen dira?

Ingurumenaren aurka doazen 42 proiektu identifikatu ditu Sutrai Erakuntza Fundazioak. Besteak beste, AHTren obrak, meatzeak eta proiektu urbanistikoak bildu dituzte.


FARC Kolonbiako Kongresuan izango da 2018ra bitartean

Abuztuaren 24an lotu dituzte Kolonbiako Gobernuko eta gerrillako negoziaziorako buruek argitzeke zeuden gaiak, alegia, gerrillarien amnistia, politikako parte-hartzea eta gizarteratzearen ingurukoak. Ekainaren 23an sinatu zuten gobernuko presidente Santos eta Rodrigo Londoña Echevarri Timochenko gerrillako buruak bake hitzarmena, Habanan, lau urteko negoziazioen ondoren. Urriaren 2an plebiszitua izango da eta herritarrek akordioa baitetsi ala gaitzetsiko dute. Data hori baino lehen bi aldeek behin-betiko akordioa sinatuko dute Kolonbian.


2016-08-24 | Mikel Asurmendi
Frantziako presidentzialak
Nicolas Sarkozy presidente ohiaren itzulera burrunbatsua

Abuztuaren 22an berretsi du Frantziako presidente izateko bere asmoa. Nicolas Sarkozyk Frantziako egunkari gehienen azalak hartu zituen atzo. Udazken beroa igurikatzen da Hexagonoko mintzaleku politikoetan.


Estatubatuarren %57k ez du Clinton eta Trumpen artean hautatu nahi

Inkesta baten arabera, %35k hautagai alternatiboen alde egin dezake. Azken galdeketek diote Clinton izango dela AEBtako hurrengo presidentea.


Pentsio sistema publikoa: Txileko herritarren aldarria 30 urteren buruan

1980ko hamarkadan pribatizatu zuten Txileko pentsioen sistema, Pinocheten diktaduran. Estatu mailako arazo bilakatu da azken urteetan, erretirodunek jasotzen dituzten pentsio baxuengatik. Zenbateko hauek kudeatzen dituzten enpresa pribatuen aberasteak ere hautsak harrotu ditu. Hainbat mobilizazio izan dira azken bi hilabetetan herrialdean. Abuztuaren 21ean izan da azkena eta ehunka mila pertsona bildu dira Santiagon pentsio sistema publiko bat aldarrikatzeko.


"Gerra turismoa" Euskal Herrian barrena

Frankistek 1938an turismo gidatua sortu zuten gerrari buruzko euren ikuspegia emateko, tartean Gipuzkoa eta Bizkaia gurutzatzen zituen Iparraldeko ibilbidea zegoen. Calellako (Bartzelona) Turismoaren Museoan erakusketa paratu dute “gerra turismo” bitxi hartaz.


2016-08-24 | Uriola.eus
'Edalontzien berrerabilpena 2.0' esperientzia pilotua jarri dute martxan Bilboko Konpartsek

Bilboko Konpartsak urrats berri bat eman du edalontzi berrerabilgarriaren ereduan, eta esperientzia pilotu bat abiatu du erabilitako edalontziak jaso eta higienizazio industrialaren bidez, berriz ere hauek saltzeko. Hala, Aste Nagusiaren ingurumen-inpaktua gutxitu nahi da.


Arropa eranztera behartua eta umiliatua, burkiniaren aurkako gurutzadan

Pistoladun lau polizia gizonezko gerturatu eta tunika urdina eranztera behartu dute emakume bat Nizako hondartzan, burkiniaren aurkako debekua aitzakia hartuta. Alaba negarrez eta inguruko jendea txaloka eta “joan zaitez etxera” oihukatuz, horixe egun bizi dugun islamofobiak utzitako eszena tamalgarria.


Arantza Tapia: "Jaurlaritzak eta Arcelorrek ez dute diru laguntzen inguruko akordiorik itxi"

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Garapen eta Lehiakortasun sailburua "gustura" agertu da Arcelorren altzairutegia berriz zabalduko delako. Bide horretan "alde guztiek egindako ahalegina" eskertu du.

ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude