Predikatzeko tempoa

  • Sumision City Blues :: Sumision City Blues

    Autoekoizpena

    Iraupena :: 16´43´´

    5

Gasteizko Obligaciones taldeak ibilbidea eten zuen onespen handiena zuenean eta talde hartako bi partaidek, Iñakik eta Antik, eskarmentua zuten beste bi azeri gasteiztarrekin, Penikerekin eta Davidekin bat egin zuten. Hirian lur hartutako Sexty Sexerseko Joseba batu zitzaien eta proiektu berria egitea erabaki zuten, askeagoa. Bakoitzaren taldearen estiloak estututa zituen eta zerbait irekiagoa egin nahi zuten. Hala, bluesetik, Australiako taldeetatik, harrokeriatik eta hitz errezitatuetatik asko duen emaitza lortu dute, rock urbanoa, funkya eta beste hainbat joera batzeko gai dena. Musikari handiak beste tempo desberdin batean eta “Pela” frontman sinesgarria iruditeria handia duten gaztelaniazko testu apokaliptiko-gizatiarrak antzezten. Ia aldi berean kanta ugariz osatutako EP bat eta honako CDa kaleratu dituzte.
Iñaki Urbizu 'Pela'
"Inork ez du LP oso bat entzuteko astirik"

Punk-rockaz nekatuta? Zer da zuentzat?

Punk-rockak oraindik ere liluratzen gaitu, handik gatozelako eta hori garelako. Punka bizitza jarrera gisa ikusten dugu, baina talde batek gogor jo edo asko oihukatu arren, ez digu berez zirrara sortzen. Punk-rockak musikari luzaroan ez dio ezer interesgarririk eman; bizirik dago baina uneoro errepikatuz. Eta errutina punkaren kontrakoa da erabat.

Mink Deville eta Cicatriz edo Nick Cave eta Eskorbuto? Halako etorria pizten dizute Bibliak eta kaleko okadek?

Mink De Ville eta Eskorbuto esan beharko dugu. Erlijioek eta haien historiek asko erakartzen naute, eta antzinako garaietako, Bibliako eta Koraneko gauza asko irakurtzen ditut. Solemnitate handiz, odolez, intzestuz eta bidegabekeriaz beteta daude.

Hainbat formatutan abesti dosi txikiak kaleratzen diharduzue…

Bai, garaiak zeharo aldatu dira: gaur egun musika eskuratzea inoiz baino errazagoa da eta inork ez dauka LP oso bat entzuteko astirik. Eta guri talde gisa aukera ematen digu sortu ahala kantak kaleratu, eta garapen azkarragoa izateko. Gainera, rock-and-roll onaren historia single eta EPetan grabatuta dago.

Taldean Penike eta Anti daude. Nolatan ez duzue musika beltzean gehiago sakontzen, Miss Jacksonen tarteka egin duzuen bezala?

Penikek eta Antik bakoitzak artikulu oso bat mereziko lukete, musika beltza biziki maite dute. Musika beltza gustukoa izateko egina dago, eta gu gogaitzeko musika egin izan duten zurien eraginez musika egiten dugun beste zuri batzuk gara. Miss Jacksonek ondo azaltzen du hori.

Bluesaren bitartez purutasunaren bila jo duzue, edo purutasunaren bila bluesa aurkitu duzue?

Bluesa rock-and-rollaren osagarri garrantzitsuena da, baina zeresan handia du horri gehitu nahi diozunak. Bluesa garrantzitsua da gure musikan, baina baita ajea eta utzi gaituzten neskak ere.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude