Predikatzeko tempoa

  • Sumision City Blues :: Sumision City Blues

    Autoekoizpena

    Iraupena :: 16´43´´

    5

Iker Barandiaran @IkerBarandiara
2011eko azaroaren 27a
Gasteizko Obligaciones taldeak ibilbidea eten zuen onespen handiena zuenean eta talde hartako bi partaidek, Iñakik eta Antik, eskarmentua zuten beste bi azeri gasteiztarrekin, Penikerekin eta Davidekin bat egin zuten. Hirian lur hartutako Sexty Sexerseko Joseba batu zitzaien eta proiektu berria egitea erabaki zuten, askeagoa. Bakoitzaren taldearen estiloak estututa zituen eta zerbait irekiagoa egin nahi zuten. Hala, bluesetik, Australiako taldeetatik, harrokeriatik eta hitz errezitatuetatik asko duen emaitza lortu dute, rock urbanoa, funkya eta beste hainbat joera batzeko gai dena. Musikari handiak beste tempo desberdin batean eta “Pela” frontman sinesgarria iruditeria handia duten gaztelaniazko testu apokaliptiko-gizatiarrak antzezten. Ia aldi berean kanta ugariz osatutako EP bat eta honako CDa kaleratu dituzte.
IƱaki Urbizu 'Pela'
"Inork ez du LP oso bat entzuteko astirik"

Punk-rockaz nekatuta? Zer da zuentzat?

Punk-rockak oraindik ere liluratzen gaitu, handik gatozelako eta hori garelako. Punka bizitza jarrera gisa ikusten dugu, baina talde batek gogor jo edo asko oihukatu arren, ez digu berez zirrara sortzen. Punk-rockak musikari luzaroan ez dio ezer interesgarririk eman; bizirik dago baina uneoro errepikatuz. Eta errutina punkaren kontrakoa da erabat.

Mink Deville eta Cicatriz edo Nick Cave eta Eskorbuto? Halako etorria pizten dizute Bibliak eta kaleko okadek?

Mink De Ville eta Eskorbuto esan beharko dugu. Erlijioek eta haien historiek asko erakartzen naute, eta antzinako garaietako, Bibliako eta Koraneko gauza asko irakurtzen ditut. Solemnitate handiz, odolez, intzestuz eta bidegabekeriaz beteta daude.

Hainbat formatutan abesti dosi txikiak kaleratzen diharduzue…

Bai, garaiak zeharo aldatu dira: gaur egun musika eskuratzea inoiz baino errazagoa da eta inork ez dauka LP oso bat entzuteko astirik. Eta guri talde gisa aukera ematen digu sortu ahala kantak kaleratu, eta garapen azkarragoa izateko. Gainera, rock-and-roll onaren historia single eta EPetan grabatuta dago.

Taldean Penike eta Anti daude. Nolatan ez duzue musika beltzean gehiago sakontzen, Miss Jacksonen tarteka egin duzuen bezala?

Penikek eta Antik bakoitzak artikulu oso bat mereziko lukete, musika beltza biziki maite dute. Musika beltza gustukoa izateko egina dago, eta gu gogaitzeko musika egin izan duten zurien eraginez musika egiten dugun beste zuri batzuk gara. Miss Jacksonek ondo azaltzen du hori.

Bluesaren bitartez purutasunaren bila jo duzue, edo purutasunaren bila bluesa aurkitu duzue?

Bluesa rock-and-rollaren osagarri garrantzitsuena da, baina zeresan handia du horri gehitu nahi diozunak. Bluesa garrantzitsua da gure musikan, baina baita ajea eta utzi gaituzten neskak ere.


Azkenak
2017-04-30
Manifestazioek eta istiluek ez dute etenik Venezuelako gatazka mediatizatuan

Chavismoa eta oposizioa protesta egitera irten dira Venezuelako kaleetara eta hiru hildako eta hamarnaka zauritu eta atxilotu izan dira. Oposizioak Nicolas Maduro presidenteak kargua uztea eskatu du eta Gobernuaren aldekoek, aldiz, hura defendatu eta estatu kolpe saiakera salatu dute.


Ikaslea ahalduntzeko, eman hegoak

Denok ez dugulako erritmo eta baldintza berdinetan ikasten, gela arruntetan zailtasunak dituzten ikasleek bestelako dinamika batean aurrera egiteko aukera dute Curriculum-Aniztasuneko gelan. Dinamika horren adibide arrakastatsua da Gure Txoriak proiektua, gaitasun ugari lantzeko eta motibazioa, jakin-mina eta autoestimua handitzeko aproposa.


Lanean kontzentratzeko tramankulua

Hugo Gernsback (1884-1967) idazle eta asmatzaileak The Isolator izeneko gailua patentatu eta aurkeztu zuen 1925ean. Izenak dioen bezala, kasko nabarmen horrek erabiltzailea isolatzen zuen soinuetatik, ikusmen periferikoa mugatzen zuen eta, hala, arreta lanean jartzen laguntzen zion.


2017-04-30
Tituludunak xede

“Parisko lizeo okupatu batean nengoen, laguntzaile gisa esku ukaldi bat ematen. 500 bat errefuxiatu eta asilo eskubide eskatzaile ziren bertan bizi. Une horretan loratu zen frantses hizkuntza eskola bat sortzeko ideia. Anitzek dituzte frantses kurtsoak proposatzen, baina guk eskola bat genuen sortu nahi, nazioartean eta Estatuaren mailan ezaguturiko diploma bat eskainiko zuena. Behar horri erantzuteko sortu genuen Thot eskola 2016an”.


"Desira ez da bakarrik nor maitatu, desira da zelako bizitza eta herria nahi dugun"

Sarri aditu dugu: denbora pasa behar dela, zenbait egoerari lasai begiratzeko. Distantziak ere lagun dezake: zenbait margo ez dira ondo ikusten, hurbilegi ipiniz gero. Urruntasun eta arnas bila joan zen Ibai Atutxa literatur ikertzailea Euskal Herritik kanpora: handik hona begira jarraitu du hala ere, pantailaren bitartez. Bilbora bueltatu berritan hitz egin dugu harekin: erresistentziaz, gentrifikazioaz eta desiraz.


2017-04-30
Ibai Atutxa (1984, Galdakao)

Euskal Filologia ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean, eta gero, literatura konparatuari eta filosofia garaikideari buruzkoak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Bi liburu argitaratu ditu, biak ere Utriusque Vasconiae argitaletxearen eskutik: Tatxatuaren azpiko nazioaz (2010) eta Kanonaren gaineko nazioaz (2012). Hainbat literatura eta pentsamendu aldizkarirekin kolaboratu du, besteak beste 452ºf eta Lapiko kritikoarekin. Azken urteotan, New Yorkeko Columbia unibertsitatean... [+]


2017-04-30
Asmo orokor bat

“Hasieran ez neukan argi Euskal Herrira itzuliko ote nintzen ala ez, baina garbi neukan, itzultzekotan, izan nahi nuela martxan zegoen Euskal Herri baten parte”.
 


2017-04-30
Asmo zehatz bat

“Oso airean dago dena, baina, Karmelan, sortu nahi nuke testuak konpartitzeko gune seguru bat, idazten duzuna idazten duzula, izan fikzioa zein saiakera, nahi nuke antolatu testuak taldean aztertzeko eta sortzeko toki bat, ikuspegi ahal bada kritiko batetik lantzeko horiek denak”.


"Ekuatore Ginean ez dago estatus ofiziala duen hizkuntza autoktonorik"

Ekuatore Gineako hizkuntzen egoeraz EHUko Letrak fakultatean hitz egin zuen joan den martxoan Justo Bolekia Boleká irakasleak (Santiago Baney, Bioko uhartea, 1954) Unesco Katedrak eta Manuel Iradier Afrikazale Elkarteak antolaturiko ekitaldian. Bolekia doktore da Madrilgo Konplutentse eta Salamancako unibertsitateetan eta Frantses Filologia Saileko irakasle katedraduna Salamancakoan. Jaioterriko bubi hiztuna da eta haren aldeko ekimenetan saiatua, elpueblobubi.com atarian ageri denez.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude