Ongi etorri Marianismora

  • Ezpainak beti bustita dituen gizona Espainian jaun eta jabe egin denez, atzeratu erlojuak, ez udazkenean bezala ordubete, atzeratu hamaika urte. Aznarren 2000. urteko garaipena dator memoriara PPren gehiengo absolutua ikusita. Bitartean, hemen dago optimista izan nahi lukeen bat teklak jotzen, pentsatu nahian Marianismoa ez dela izango Aznarismoaren kopia berritua bakarrik.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2011ko azaroaren 27a
Horrelakoa da Rajoy, meritu handirik egin gabe gauzak lortzen dituen gizona. Deskuiduan handik pasatzen zena. Hitz bat bestea baino altuago esaten ez duena. Baina inoiz azaldu behar zuen Marianismoak eta orain du momentua. Aznarren azken arrastoak desagerraraz ditzake, beharbada. Edo beharbada ez.

Bai, egia, Rajoy Erreinuaren periferiako frankismo soziologikoaren kumea da. Aita magistratua zuen, Pontevedrako (Galizia) Entzutegi Probintzialeko presidentea; aitona 1936ko estatutu galiziarraren idazketan parte hartutakoa. Ez dator hutsetik Mariano, elektrizistak baino entxufe gehiago zeuzkan eta bata bestearen atzetik, Kantauriko euria bezala erori zitzaizkion zinegotzi kargua 20 urterekin, Diputazioko presidentzia 28rekin, Xuntako presidente ordearen eserlekua 30ekin eta apur bat beranduago, idazkaritza nagusia Galiziako Alianza Popularren. Badu abildadea mutilak eskaileran gora egiteko, bestela zaila da horrelako ibilia egitea Manuel Fragaren begiko izan gabe (eta Rajoy ez da).

Probintzietatik kapitalera joko du Tonino Carotoneren kantako beste Mariano hark bezala, baina Rajoyri ez diote karterarik lapurtuko, eman baizik, bat, bi, hiru, lau eta bost ministeriotan. Eta halako batean Aznarren atzamarrak –guraize horrek– mintzaira hezeko galiziarra seinalatuko du PPren tronura igotzeko. Zergatik zuen bibotedunak Mariano seinalatu? Ez da burugabea pentsatzea Aznarrek norbait apala xerkatzen zuela boterearen jostailua pixka batean uzteko, berak Georgetowneko gerizpetik urruneko agintailuarekin manatzen jarraitu eta momentu egokia iristean Espainiaren Bigarren Salbazioari pertsonalki ekiteko. Azken finean, Mariano Rajoyri abildade bakarra ezagutzen zaio, gaita galiziarrak daukan huraxe: soinu berdin-berdina ateratzen duela ezkontzetan eta funeraletan.

Baina artikulua hasi dugu esanez Marianismoa ez dela izango, edo ez duela zertan izan, ez genukeela nahi izaterik Aznarismoaren kopia hutsa. Frogak badira, baikor izan nahi duenarentzat behintzat, erakusten dutenak Genova kalean gauzak zertxobait aldatu direla Rajoy agintera iritsi zenetik. Zakur, arratoi, suge eta dragoi bezatu ditu 2004tik hona karguari eutsi eta Aznarren ekipotik jasotako zamak gainetik kendu bitartean.

Aurrena kendu zuen, gauzak ulertzeko organoa matxuratuta jaio zen Angel Acebes. Gero kendu zuen solariumaren eraginez gizon laranjen arrazako bihurtu den Eduardo Zaplana. Pixkanaka-pixkanaka, PPren buztinak bere gisara moldatzen joan da, bizkarretik Esperanza Aguirre bezalako aznaristek eman nahi izan dizkioten labankadak saihestuz, bere estiloan, ezer pasako ez balitz bezala. 2008ko PPren kongresutik aurrera ibiliko da lasaiago, behin Aguirre jabetuko denean alderdiaren buruzagitza lortzen saiatzeak lehia kaindarra eragingo lukeela Madrilgo peperoen eta Espainiako Estatuko gainontzekoen artean.

Hauteskundeak ere bere estiloan irabazi ditu Rajoyk, irabazi gabe. Kontrarioa erabat hondoratu ez balitz, PPren emaitzak ez ziren hain ikusgarriak izango, zenbaki absolutuetan 2008ko boto kopurua pixka bat, gutxi, oso gutxi hobetu besterik ez baitu egin. Horrelakoa da Rajoy, meritu handirik egin gabe gauzak lortzen dituen gizona. Deskuiduan handik pasatzen zena. Hitz bat bestea baino altuago esaten ez duena. Baina inoiz azaldu behar zuen Marianismoak eta orain du momentua. Aznarren azken arrastoak desagerraraz ditzake, beharbada. Edo beharbada ez. Eta beharbada ikusiko dugu baikor izateko intuizioak benetako motiboak zeuzkala. Edo beharbada ez. Zeren arabera, noren arabera, gauza arraroagoak ikusitakoak gara, inoiz ez da jakiten, ikusi beharko, datorrena datorrela, joanak joan (barka artikuluari hain amaiera galiziarra ematea).

Kanal honetan artxibatua: Mariano Rajoy

Mariano Rajoy kanaletik interesatuko zaizu...
'Patria' operazioa: erregimenak euskal gatazka behar du legitimatua sentitzeko

Fernando Arambururen Patria nobelak irabazi du, aurreikuspen guztiak betez, Espainiako Narratiba Saria. Euskal gatazkari buruzko “behin betiko nobela” izateko bokazioz sortutako produktu literarioak badu, honenbestez, aitortza definitiboa eta badirudi beste puska batean liburu-dendetako lehen lerroan izango dugula.


Schr÷dingerren katua Katalunian agertu da

Ea, saia gaitezen zerbait garbi ulertzen: asteartean Carles Puigdemontek independentzia aldarrikatu zuen, bai ala ez? Badirudi Espainiako Gobernuan ez daudela oso seguru, asteazken honetan argitzeko eskatu baitiote Generalitateari. Baina, hori eginez, Konstituzioaren 155. artikulua indarrean jarri al du Rajoyk?


Mariano Rajoyren dimisioa eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Poliziaren indarkeria gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak. Lau adierazpen insituzional eztabaidatu dituzte legebiltzarrean eta adostasuna urria izan da.


2017-09-20 | Xabier Letona
Errepresioaren aurrean, herritarren iraultza

Tentsioa goraka zihoan, baina dena polikiago joango zela ere pentsatzen zen. Gaur dena lehertu da eta Espainiako Gobernuak bere epaileen bidez agerian utzi du salbuespen egoera, hori bai, oraindik legalki indarrean jarri gabe.


2017-09-06 | ARGIA
Moncloa epaile bila hasi da Kataluniako Erreferendum Legea parlamentura iritsi bezain laster

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Estatuko Abokatuari agindu dio tramiteak abiatu ditzala Auzitegi Konstituzionalean, balio gabe uzteko asteazkenean Kataluniako parlamentuan onartzekoa den Erreferendumerako Legea.


2017-04-27 | ARGIA
Rajoyren kontrako oihuak Uruguain: "Lotsagabea! Dena lapurtu duzue!"

Mariano Rajoy Espainiako presidentea Uruguain da bisita ofizialean, baina han ere ez da libratu Espainian mundu guztiaren ahotan diren ustelkeria kasuez.


Rajoyk "bilera pribatua" du Gasteizen aurrekontuen negoziazioen erdian

Kongresuko eztabaida batean bitartean, La Vanguardiako kazetari batek argazkia egin dio Mariano Rajoy Espainiako presidenteari, agenda pribatua eskuan zuela. Astebururako planak irakur daitezke argazkian: beste gauza batzuen artean, “bazkari pribatua” dauka Gasteizen, Estatuko aurrekontuak onartzeko negoziaketen erdi-erdian.


2017-02-22 | Axier Lopez
Mozala askatu ezinik

Hego Euskal Herriko herri mugimenduaren osotasunak eta herritarren gehiengoak arbuiatu dute Mozal Legea–Herritarren Segurtasunerako Legea PPrentzat–. Kazetari, abokatu talde eta legelari andana kritiko azaldu dira. EAEko parlamentua legea desobeditzeko prest agertu da –hitza bete ez badu ere–, eta Nafarroako eta Kataluniako parlamentua, Gipuzkoako Diputazioa, Espainiako Estatuko hainbat hiriburu legearen aurka azaldu dira. Oposizioko alderdi guztiek legearen aurka hitz... [+]


Rajoyk Garo˝a ixtea proposatu dio EAJri aurrekontuak babestearen truke, 'Cinco DÝas'-en arabera

Cinco Días egunkariak zabaldu duenez, Mariano Rajoy Espainiako presidentea EAJrekin negoziatzen ari da, Garoñako zentral nuklearra ixteko, Estatuko Aurrekontu Orokorren babesaren truke. Aurrekontuen proiektua aurrera eraman ahal izateko beste alderdien laguntza behar dute popularrek. Informazioaren jatorri gisa, zehaztu gabeko iturri politikoak aipatu dituzte.


Rajoyren inbestiduraren aurka manifestazioa deitu dute Madrilen, "Mafiaren kolpea" salatzeko

Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude