Lehen bonba-autoa gurdi bat izan zen

  • New York (AEB), 1920ko irailaren 16a. Mario Buda anarkistak bonba-auto bat jarri zuen Wall Streetetik gertu, Bartolomeo Vanzetti eta Nicola Sacco kideak atxilotu izana mendekatzeko. Italiarrak 45 kilo dinamita eta 230 kilo metraila prestatu zituen eta autoa eguerdian leherrarazi zuen. 38 hildako eta 400dik gora zauritu eragin zituen. Henry Ford hamar urte lehenago hasi zen autoak sailean ekoizten; beraz, autoa kontsumogai gisa zabaltzen hasi eta berehala bonba-autoa asmatu zela esan daiteke. Teknikoki, Budarena izan baitzen historiako lehen bonba-autoa. Kontzeptua, ordea, zaharragoa da, 120 urte zaharragoa hain zuzen.

Ezkerrean, 1920an, Wall Streeten, Mario Buda italiarrak egindako atentatua, bonba-auto bidezko lehena. Ezkerrean, Napoleon Bonaparteren kontrako atentatua, 1800ean; autoa asmatu gabe zegoen artean, eta gurdia erabili zuten.
Ezkerrean, 1920an, Wall Streeten, Mario Buda italiarrak egindako atentatua, bonba-auto bidezko lehena. Ezkerrean, Napoleon Bonaparteren kontrako atentatua, 1800ean; autoa asmatu gabe zegoen artean, eta gurdia erabili zuten.

1800eko Eguberri bezperan, Napoleon Bonaparte lehen kontsula Parisko Saint-Nicaise kaletik pasa zen, eta hantxe aparkatutako kabriolet batek eztanda egin zuen. Bonba-gurdiak bolbora upel bat zuen lotuta. Bonaparte ez zuen ukitu ere egin, baina hildako eta kalte material ugari eragin zituen eztandak.

Georges Lenôtrek gordin deskribatu zuen atentatua La petite histoire lanean: “Haragi zati biluzi bat arroilan: neskatoa da, aurpegiko azala erauzita, garezurra txikituta, besorik gabe. Gizon bat handik 30 metrora dago; bestea, pareko etxeko erlaitzaren gainean. Bere kargura zuen zaldiari burua baino ez zaio geratu; gurdiari ezertxo ere ez, uztai bat eta aurrerago Longueville hoteleko teilatuan aurkitu zuten ardatz zati bat besterik ez”.

Bonaparte kontsulak jakobinoak jo zituen erreduntzat. Baina Joseph Fouché polizia ministroak zantzuetan oinarritutako dedukzio metodo berritzailea jarri zuen abian, eta erasoaren errudunak beste muturrean zeudela ondorioztatu zuen: erregezaleek prestatu eta leherrarazi zuten gurdi-autoa.

Fouchéren metodoak garrantzi handia izango zuen gerora, batez ere Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmes fikziozko detektibeak bultzatuta. Eta esan beharrik ez dago Mario Buda anarkista ez zela izan Frantziako monarkiazaleek asmatutakoaren jarraitzaile bakarra.


ASTEKARIA
2011ko azaroaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Azkenak
TikTok debekatzeko lehen urratsak egin dituzte AEBetan

TikTok sare sozial ezaguna ByteDance enpresa txinatarrena da, eta AEBetako Ordezkarien Ganberak onartu duen lege proiektuaren arabera, sei hilabeteko epean saltzera behartuko du enpresa, ala sare soziala AEBetan debekatua izango da.


Ur kontsumo arduratsua lantzen hasi eta erreka garbiketa herrikoia antolatzen bukatu dute Legutioko ikasleek

Ikasleekin uraren gaia lantzeak askorako eman du Legutioko Garazi eskolan: ikastetxeko komunetako iturri eta dutxetan ura alferrik ez galtzeko modua ezarri dute, eskolako ortuan euri ura aprobetxatzeko sistema planteatu dute eta herriko errekatik zaborra ateratzen 70 bat lagun... [+]


Eguneraketa berriak daude