Espainiako hauteskunde orokorrak 2011

Abertzaleek abantaila Ajuria Eneko bidean

  • Alderdi abertzaleek emaitza historikoak lortu dituzte: hamairu diputatu izango dituzte Espainiako Kongresuan. Amaiurren sarrera indartsuak eta EAJren eta Geroa Bai-ren emaitza onek agerian utzi dute abertzaletasunak Euskal Herrian izan dezakeen potentziala. Txanponaren beste aldean, alderdi sozialistaren deskalabrua dago.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2011eko azaroaren 27a
Aurreikuspenen kontrara, alderdi sozialista EAEn ere hondoratu egin da eta Patxi L├│pez izan da galtzaile nagusia.

Irabazle ugari eta galtzaile bakarra, argazki horixe utzi digute Espainiako hauteskunde orokorrek. Galtzailea, alderdi sozialista. Espainian hondoratu egin da eta inoizko emaitza txarrenak izan ditu (110 eserleku); baina porrota mikatzagoa gertatu zaio Patxi Lópezi, aurreikuspenen kontrara, ezin izango baitu bere burua “salbatu den bakarra” moduan aurkeztu Madrilen.

Irabazleen artean, Amaiur nabarmentzen da. Ordezkaritzari dagokionez, Hego Euskal Herriko lehen indar bilakatu da koalizio subiranista (zazpi eserleku) eta taula politikoa aldarazi du berriz ere, maiatzaren 22an Bilduk egin zuen moduan. Portzentajeak eta boto kopuruak ikusita, ordea, berdinketa teknikoa dago, lau indar nagusiek (UPN-PP, Amaiur, PSE-PSN eta EAJ) 300.000 bototik gora atera baitituzte eta oso alde txikia dute elkarren artean.

Lau hankako mahai ospetsua sendotuta atera da beraz. Iraganean, ezker abertzaleari ez-ikusiarena egin izan diote alderdi espainiarrek maiz, ETAren jarduna aipatuz eta ilegalizazioez baliatuz. Orain, behin ETAk armak utzita eta ilegalizazioaren oztopoa arrakastarekin gaindituta, zaila izango du inork herri honetan politika egitea arestian aipatutako lauki hori kontuan eduki gabe.

Abertzaleen garaipen historikoa

Euskal Herriak Espainiarekiko kolore ezberdina erakutsi du beste behin ere. Gainera, oraingoan gauza ezohikoa gertatu da. Alderdi espainiarrek beti irabazi izan dituzte Madrilera begira dauden hauteskundeok, baina lehen aldiz abertzaleak gailendu zaizkie: jokoan zeuden 23 diputatuetatik 13 lortu dituzte abertzaleek. 2008an konstituzionalistek 890.000 boto lortu zituzten eta abertzaleek 620.000 (ezker abertzalearen abstentzio aktiboaren estrapolazioa eginda). 2011n espainiarrek 662.000 boto baino ez dituzte atera eta abertzaleek 700.000.

Abertzaleen garaipena PSOEren beherakadaren bizkar gertatu da nolabait, sozialistek 200.000 boto baino gehiago galdu baitituzte orotara Hego Euskal Herrian. Zentzu horretan, abertzaleen garaipena historikoa da, baina neurriz hartu beharrekoa; abertzaleek aurrerakada handia izan dute –ia 80.000 boz gehiago lortu dituzte–, baina Estatu mailako hauteskundeetan alderdi espainiarrak bozkatzeko aktibatzen den hautesleriaren zati bat oraingoan etxean geratzeak ere izan du zerikusirik horretan. Abstentzioaren datuei begiratu besterik ez dago, 2004arekin alderatuz bost puntu handiagoa izan baita –2008ko datuak ezker abertzalearen abstentzioak desitxuraturik daude–.

Amaiur eta EAJ, lehia gogorrean

Bilduren emaitzen ondoren, EAJk orain arte izan duen nagusitasuna arriskuan ikusi du eta buru-belarri aritu da kanpainan Amaiurren kontrako mezuekin. Biek bete dituzte euren helburuak. Emaitzak ikusita, esan liteke bata zein bestea laterketako polean pare-parean aterako direla eta karrera zirraragarria ikusiko dela Ajuria-Enearako bidean.

EAJk helburutzat zuen talde parlamentaria lortzea (bost eserleku) eta EAEn lehen indarra izatea. Hauteskunde gauean Iñigo Urkulluk behin eta berriz nabarmendu zuen jeltzaleak “Euskadiko lehen indarra” direla. Albo batera utzita lurraldetasunaren arabera egiten diren zenbaketak, garbi dago EAJk lortu duela Amaiurren hordagoari eustea, 2008an eta 2011n baino 17.000 boto gehiago eskuratu ditu. Areago, EAEn dezenteko aldea ateratzen dio koalizio subiranistari (40.000 boto) eta 2013ko bozketa autonomikoetarako lan handia egin beharko duela bistarazi dio bere arerio nagusiari.

Amaiur sektore subiranisten metaketaren indarraz baliatu da beste behin ere. Zazpi eserleku lortu ditu, lurralde guztietan du ordezkaritza, eta Araban EAJren gainetik jarri da boto kopuruz. Maiatzeko foru eta udal hauteskundeetan Bilduk jasotakoak baino 20.000 boto gehiago izan ditu Amaiurrek, baina Aralarren emaitzen baturarekin ateratzen den kopurura ez da iritsi. Zenbaitek azkeneko datu hau interpretatu dute, esanez metaketa subiranistak “gailurra” jo duela. Iñaki Antiguedaden esanetan “sekuentzia” da garrantzitsua eta beraientzat “hain egokiak” ez diren hauteskundeotatik indartuta ateratzeko helburua bete dute. Amaiurrek badu bolbora gehiago errekamaran, tartean Sorturen legalizazioa eta Arnaldo Otegi aske uztea. EAEko hauteskundeetan berebiziko garrantzia izango duten faktoreak izango dira horiek.

Bestalde, esanguratsua da Nafarroan gertatutakoa. Abertzaletasunak bi diputatu lortu ditu, bana Amaiurrek eta Geroa Baik. Uxue Barkosen koalizioak ezusteko itzela eman du, 42.000 boto lortuta Amaiurren pare jarri da kasik (49.000). Agerian geratu da ezker subiranisten esparrutik harago badagoela beste esparru abertzale handi bat. Hemendik aurrera, bi indar horien arteko elkarlana funtsezkoa izango da UPNren hegemoniari aurre egiteko.

Izan ere, abertzaleek oro har, aukera paregabea dute elkarlanerako eta Madrilen euren ahotsa ozenago entzunarazteko: hiru sigla eta bi talde parlamentari. Lehia handia dago euren artean eta kasu askotan desadostasun ideologikoak ere bai, baina inozokeria litzateke lehia eta desadostasunen ondorioz aukera hori ez baliatzea. Sikiera puntu komun batzuetan indarrak batuta egin beharko lukete aurrera, batez ere bake prozesuari dagokionean. Euskal gizarteak ez luke besterik ulertuko.

Patxi Lópezen deskalabrua

Alderdi sozialistak %18 egin du behera EAEn botoetan, 430.000 boto izatetik 254.00 izatera igaro da gauetik goizera. Inkesta eta aurreikuspen guztiek emaitza hobeak iragartzen zituzten Patxi Lópezen alderdiarentzat, baina beherakada Espainiakoaren parekoa izan da eta zentzu horretan ez du ematen herritarrek Lópezen kudeaketa saritu dutenik ETAren amaierari lotuta, berak kanpainan lorpen hori aldarrikatu duen arren behin eta berriz.

Orain Patxi Lópezen eta buru den Eusko Jaurlaritzaren etorkizuna kolokan dago. Legitimotasun gero eta urriagoa du Lakuako exekutiboak eta hauteskundeak aurreratzeko eskatzen dituzten hotsak ozenago entzungo dira hemendik aurrera. Lópezek Espainia mailan bere alderdian jokatuko duen papera ikusteko dago, horren arabera ere tempoak ezberdinak izango ei dira EAEko hauteskundeei dagokionez. Bestalde, PPk kate motzean lotuko du Lopez, are gehiago Madrilen gehiengo absolutua lortu eta gero.

PPren gehiengo absolutuak alboko ondorio ugari ditu, txarrerako eta onerako. Euskal Herriko bake prozesuari dagokionez, Mariano Rajoyk hain garaipen handia lortu izanak, ahots asko isilaraziko ditu bere alderdiko sektore integristenen artean eta eskuak libre izango ditu prozesuan aurrera egiteko, horretarako borondaterik izanez gero, noski.

Kanal honetan artxibatua: Alderdi politikoak

Alderdi politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
EAJk eta PSOEk Mozal Legearen aurka egindako lege proposamenak onartu ditu Espainiako Kongresuak

Mozal Legea aldatzeko EAJk eta PSOEk aurkeztutako lege proposamenak onartu ditu Espainiako Kongresuak. Testuak orain Barne Batzordean aztertuko dituzte, legearen aldaketa martxan jartzeko. Jeltzaleek legearen erreforma proposatu dute eta sozialistek, berriz, indargabetzea.


2017-03-22 | Axier Lopez
Indargabetu arte, Mozal Legea ez aplikatzeko eskatu du Eleak/Librek

Eleak/Libre mugimendua oso kritiko azaldu da EAJk eta PSOEk Mozal Legea aldatzeko atzo Madrilen aurkeztutako lege proposamenekiko. 2015ean PPk bakarrik onartu zuen Mozal Legea indargabetzeko "Madrilgo Diputatuen Kongresuan zegoen aukera" zapuztu dutela salatu dute.


EH Bilduk iragarri du osoko zuzenketa aurkeztuko diela Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuei

EAJk PPrekin hitzartu dituen aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko diela jakinarazi du EH Bilduk, “Euskal Herritik kanpo eta ezkutuan” negoziatu dituztelako. Podemosek esan du aurrekontuek “desoreka” ekarriko dutela EAEra eta EAJk, berriz, ziurtatu du PPrekin negoziatu duela EH Bilduk eta Podemosek ez dutelako negoziaketarako aukerarik eman.


Auzo lotsa

Azores-etako argazki hura dakarkit gogora (Blair, Bush, Aznar) PNVk PPrekin atera duena, hura honen manporrero azalduta, euskaldunen lotsarako eta espainiar askorenerako ere bai.


2017-03-20 | Aiaraldea.eus
Dani Trujillanok salatu du Ahal Dugu aiararren ahotsa isiltzen ari dela

Ahal Duguko lau batzarkide arabarrek agerraldian plazaratu dute Lander Martinez eta alderdiko beste kide batzuk salatuko dituztela kalumniak zabaltzeagatik. Gainera, batzarkide arabarren aurkako kanpaina Iñigo Errejonen aldekoen mugimendutzat jo dute.


2017-03-19 | Juan Mari Arregi
PPren neurrira egindako aurrekontuak

Eusko Jaurlaritza 2017ko aurrekontuak negoziatzen ari da alderdi politikoekin. Diru sailen azterketa zehatz bat eginez gero ondorioa da PPren neurrira eginak daudela, honen babes edo abstentzioarekin EAJk eta PSEk aurrera atera ditzaten.


2017-03-19 | Xabier Letona
EAJ eta PSOE-ren erreforma saioak "legea berdin uzteko"

EAJk eta PSOEk Herritarren Segurtasunerako Legea –Mozal Legea– erreformatzeko egin dituzten proposamenak aztertzen dira ondorengo lerroetan. Eta Eleak-Libre erakundeak lege honen aurka egiteko bideratuko duen ekimena.


2017-03-17 | Unai Brea
Garo˝a berriro ireki ez dadin "bere esku dagoen guztia" egingo duela esan du Eusko Jaurlaritzak

Jaurlaritzak eskura dituen tresna juridiko, politiko eta instituzional guztiak erabiliko ditu Garoñako zentral nuklearra berriro ireki ez dadin, Josu Erkoreka bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean adierazi duenez. Hala ere, zuhurtziaz jokatu behar dela eta ezer baino lehen ahalik eta informazio gehien bildu behar dela gehitu du Erkorekak.


Gipuzkoako Aldundiaren aurrekontuak auzitara eraman ditu EHBilduk, errausketaren zorra ezkutatzen dutelakoan

EHBildu izenean Xabier Olano eta Iban Asenjo batzarkideek aurkeztu dute auzi-errekurtsoa Aldundiaren 2017ko aurrekontuen kontra EAEko Auzitegi Nagusian.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude