Biharko sokari tiraka

Hamaika aldiz entzun dugu azken asteotan garai berri baten atarian gaudela eta estrategia zaharrak berritu beharko ditugula aurrerantzean. Bale, konforme.

Oraindik ditxosozko “gu” hori definitzeko arazoak baditugu ere jo dezagun bagarela, eta jakina, bagarela badakigula.

Baina “besteek” aldatuko al dituzte euren estrategiak? Hasi gara galderekin, seinale txarra.

Harira. Orain urte batzuk Nazioarteko Sokatira Federazioak (TWIF) euskal sokatiralariak nazio mailako lehiaketetatik at utzi zituen. Ez zien debekatu soka beraien aldera eramaten saia zitezen, baina soilik utzi zien klub arteko txapelketetan parte-hartzen.
Urteetan, gureak goi mailan arituak ziren Europako nahiz munduko txapelketetan idatzi gabeko hitzarmen bati esker. “Itxurak gordez edo itxurak eginez, sinboloen borrokan murgildu gabe parte har ezazue eta ospakizunen garaia iristen denean nahi duzuena egin” zen hainbeste urtetan indarrean izan zen hitzarmen haren muina.

Egun batean, arrazoi osoz edo ez, hitzarmena apurtu genuen arte. Harrezkeroztik sokatiraren maila jaitsi egin da gurean. Zaila da negu beltzeko entrenamenduetan atzamarrak eta gerriak apurtu arte sokari tiraka aritzea gero nazioarte mailan nor garen erakusteko aukerarik ez badugu.

Eta gure ohiturari jarraituz TWIFeko arduradunei bota genien errua, batik bat Co Koren presidenteari. Holandarrak utzi zuen bere kargua eta bere ordez Catal McKeever ipar irlandarra jarri zuten. Pasa berri den urriaren 22an bilera bat egin zuten Belfasten gure ordezkariek eta TWIFeko arduradun nagusi berriak eta iparraldetik etorri zaigun haizeak behe lainoa besterik ez digu ekarri.

Euskal Herriak sokatira arautzen duen erakundearen barruan kide ofiziala izatea du helburu eta eskaera erabat legezkoa da, batik-bat kontuan izanik sokatirak Espainiako Estatuan ez duela ordezkaritzarik. Hau ere ez al da arazo politiko baten ondorioa?

Garai berri batean izanik, estrategia zaharrak berritzeko asmotan jo zuten gure ordezkariek geurea defendatzera, baina ez da egoera berririk izango agintea duenak garaile sentitzen badu bere burua. Garaile sentitzeak, haientzat behintzat, esan nahi du norbait menpekoa dutela, eta hori bide okerra da.

Marra berri bat jartzearen aldekoa naiz. Orain artekoa eta hemendik aurrerakoak. Lehenak erakuts dezala geroan atzea nola dantzatuko dugun, baina zein doinutan mugituko garen geuk erabakitzekotan.

Sokatiran atzera egiteak balio du, baina aurkaria erakarritakoan errespetuz bostekoa ematen jakin behar da


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude