Zubiak eraikitzen

Gerra hasi zenetik, erakunde bakezaleetako kide gehienak emakumeak izan gara. Emakumeek erakunde horietan parte har dezagun normaltzat jotzen da, erkidegoko gainerako pertsonak zaintzea edo haiengatik kezka hartzea, zauritutakoak artatzea, edota babesa eta kontsolamendua ematea emakumeei berez dagozkien jarduera naturalak direla uste baita. Alabaina, ohartu gara emakumezkoen ezaugarri horiek gaizki erabiltzen direla gurea bezalako gizarte militarizatu batean; eta, gainera, aurkari demokratikoek eta bakearen aldeko mugimenduak berak ere eredu patriarkalak errepikatzen dituztela. Hortaz, bada, erabakia hartu dugu gerrari aurre egiteko dugun jarrera jendaurrean azaltzeko, ez berez dagokigun zeregin ‘natural’ bat balitz bezala, baizik eta jakinaren gainean egonda egin dugun aukera politiko baten modura.

Beltzez jantzitako emakumeak

UNIFEMek Emakumeak, gerra eta bakea izeneko txostena prestatu zuen 2002. urtean gatazkan zeuden hamalau tokitan egindako azterketa konparatu bat oinarritzat hartuz: Ginea, Liberia, Sierra Leona, Ekialde Ertaina, Latinoamerika, Balkanak, Kanputxea, Ekialdeko Timorra, eta Laku Handietako eskualdea izan ziren. Txosten horren ondorioei jarraiki, Irantzu Mendia Azkuek kaleratutako Emakumeek bakearen alde egiten duten aktibismoari buruzko oharrak koadernoan, hain testuinguru desberdinetan aritzen diren emakumeek bakearen alde egindako ekimenek osagai bateratuak dituztela dio. Alde batetik, gaitasuna dute estatuetako mugetatik harantz begiratzeko, nahiz eta dagozkien gobernuek bakartzearen aldeko jarrerak izan edo, zuzenean, gerraren aldeko jarrerak izan; bestetik, bakeari buruz duten ikuspegiaren oinarria norbanakoaren duintasuna errespetatzea da, berdin dio norbanako horren herritartasuna, etnia edo egoera ekonomikoa zein den; eta azkenik, haien ustez, bakea eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna guztiz lotuta daude.

Hori dela eta, ezinbestekoa da emakumeek indarkeriaren biktima gisa izan duten esperientzia onartzea eta ikustaraztea, baina, aldi berean, oinarrizkoa da emakumeen jardueraren neurriak ezartzea eta aintzat hartzea, bai emakumeak indarkeria sortzeko eta sustatzeko eragile gisa hartuta, bai bakea eraikitzeko eragile modura. Baina kontutan hartu beharko genuke, bakea ezin dela eraiki funtsezko egitura batzuk aldatu gabe: gatazkaren azpian daudenak eta desberdintasuna sustatzen dutenak. Hortik hasita, gure asmo bakarra, bakoitza dagoen lekutik, egungo egoerari bultzada ematea da, bai eta konponbidea bilatze lanetan laguntzen saiatzea ere, aurreiritzirik eta baldintzarik gabeko elkarrizketa abiapuntu ona dela baieztatuz, pertsona guztien eskubideen errespetua ere den moduan.

Gaur egun, eta bizi dugun gizarte eredua kontuan hartuta, gure herriko bizitza politikoan gizon eta emakumeon papera ez da bera. Hala ere, dagokigun gatazka politikoaren ondorioak pairatzen ditugun heinean, konponbideak bilatzerakoan emakumeok ere izan behar dugun parte-hartzea eta protagonismoa aldarrikatzera gatoz. Konponbidearen subjektu aktibo izan behar dugu, orain arte gertatutakoaren subjektu izan garen bezala. Hau guztia nabaria da nazioartean, emakumearekin, bakearekin eta segurtasunarekin zerikusia duten auziei atentzio handiagoa jartzen baitzaie. Agerian geratzen da, alde batetik, gero eta garrantzi gehiago ematen zaiela emakumeen erakundeek bakea eraikitzeko dauden arazoak eraginkortasunez konpontzeko betetzen duten zereginari eta, beste alde batetik, gero eta garrantzi gehiago hartu dute bakea emakumezkoaren nortasunarekin lotzen duten interpretazioek. Beraz, emakumeok bakearen aldeko eragile aktibo izan behar dugu, bai eta gure herrian ireki den itxaropenezko garai berrian parte hartu ere.
 


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude