argia.eus
INPRIMATU
Krisi ekologikuai jarriak

Agin Rezola 2011ko azaroaren 16a

I
Jendia dabil ittua.
Ni ez naiz entendittua,
baino ezagun ditut zorra ta
interes tipua.
Ahaztutzia betikua
nahiz ta ez dan logikua,
beste krisi bat aipatu nahi det:
ekologikua.

IV
Gure CO2 griseko
emisiyuak fintzeko
Kioton bazan protokolo bat
herri anitzeko.
Degun zorra berdintzeko
izan gattezen hitzeko
planeta t’erdi bihar baitira
berdin segitzeko.

II
Itsaso, lur eta zeru,
orain danian da negu
irailian muga batera
ginalako heldu.
Kapitalismo eredu
gordinenian gaude gu
sortutakua baino gehiago
gastatzen baitegu.

V
Zerga eta erreskate
asko entzun da gaur arte
finantzen krisi batian beti
baitaude bi ate,
baino naturan izate
desberdinaz genbiltzake:
konponbiderik ez daukan zorra
izango litzake.

III
Zientzilariyak baldintza
zenbattetaz dira mintza
sortzen  dan baino lehenago galdu
ez dadin bizitza.
Iraila izan zan giltza
ta “prestamua” da hitza,
orduz geroztik planetarekin
zorretan gabiltza.

VI
Gastatuaz barra-barra
gaindittu genuen marra,
naturarentzat geldialdi hau
beraz, ez da txarra.
Desagertu dan aparra
izan da diru azkarra,
teknologia berdiak dira
aukera bakarra.

   


Doinua:  Aizak hi mutil mainontzi.


Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.