Irratikideak ipurdi bistan uzteagatik saritu zuten irratikideek.
Urtebete luzea joan da: esplika ditzakezu hemen Radio Euskaditik ateratzeko benetako motiboak.
Ekaitz perfektua eman zen. Ni jada ez nintzen zoriontsu ia beti zoriontsu izan nintzen lekuan eta zerotik hasteko aukera oparitzera etorri zitzaidan Onda Vasca.
Titular bat emango zenidala uste nuen, “zentsura ideologikoa” aitatuz.
Ez nuen zuzenean sufritu. Behin soilik saiatu ziren zerbait inposatzen. Ez nuen onartu eta nire betiko programa egin ahal izan nuen aurrerantzean.
Ezker abertzaleko kideak ez gonbidatu eta zuzendaritzaren erabakiarekin bat eginez?
Ez. Nire tertulietan eta nire gonbidatuen artean ezker abertzaleko kideak zeuden. Inork ez zidan trabarik jarri, argi gera dadila hori ere.
Espainiar eskuin abertzaleko kideak ere ekartzen zirelako?
Nirekin bat egien ez duten ahotsak entzuteko arazorik ez dut. Beste gauza bat da debaldeko kalapita bilatzen duten ahots horiek, irratiari ezer ekartzen ez diotenak. Nire onetik ateratzen nau horrek.
Nora iritsi den Radio Euskadi, zure etxea zena...
Nire etxetzat daukat oraindik. Orain beste txikiago batean bizi naiz, nire egin dudana zapaldu nuen lehen segundotik. Bertara sartzen naiz egunero irribarre ezin zabalago batekin.
Lopezen gobernuak boikota egin arren.
Deitzen dugu eta prentsa buruak luzamendutan ibiltzen dira, edo, zuzenean, ez digute telefonoa hartzen.
Haien akuilu handiena zaretelako, noski.
Kontua da ez nauela harritzen, baina bai penatzen, eta tarteka sumintzen.
EAJrekin hobeki bizi ginela, alegia.
Eszenatokiak herriaren errealitatearen antz handiagoa zuen, behintzat. Dena den, mundu perfekturik ez dut artean ezagutu.
Baina haiek ekarri digute bakea, konpai!
Onena da “haiek” horrek jende asko hartzen duela bere barruan. Batzuek medaila jarriko dute paparrean, baina egiazki badakigu nortzuk diren “haiek” horiek.
Pozik, pentsatzen dut, notiziarekin. Edo ez zaizu nahikoa iruditu?
Oso pozik. Aprobetxatzen asmatzen badugu, nahikoa eta gehiago da. Herri honetan biolentziaren pagotxaz bizi zirenei soilik iruditu zaie gutxi.
Iraungitze datarik gabe, tarte baterako izango dugu Cocidito madrileño...
Hiru urtez ez zen materialik izan. Lehen lerrora itzuli gara eta badirudi luzerako izango dela.