argia.eus
INPRIMATU
Bere burua desinfektatzen duen kotoiaren bila

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko azaroaren 16a
www.7medios.com
www.7medios.com

Kaliforniako Unibertsitateko Ning Liu eta Gang Sun ikerlariek kotoi-zuntzetan 2-AQC konposatua txertatzeko metodoa asmatu dute. Substantzia hori tinko itsasten zaio kotoiaren zelulosari , eta ia ezinezkoa da askatzea.

Argiaren aurrean, 2-AQC konposatuak oxigenoarekin erreakziona dezaketen erradikal askeak sortzen ditu, eta horiek bakterioak hil eta pestizidek edo toxinek dituzten hainbat konposatu organiko deskonposatu ditzakete.

2-AQC garestia denez, antzeko propietateak dituzten beste substantzia batzuekin ere probak egiten ari dira, arropak asko garestitu ez daitezen.