argia.eus
INPRIMATU
Arroz transgenikotik gure odolak duen proteina bat atera daiteke

Joxerra Aizpurua Sarasola 2011ko azaroaren 08a

Odola hainbat elementuz osaturik dago. Globulu gorriak, zuriak eta plaketak alde batetik, eta plasma bestetik. Azken horren %90 ura da eta gainerako %10 proteinek, gatzek, hormonek eta substantzia lipoproteikoek osatzen dute.

Proteina horietako batek, albuminak, odolaren hainbat osagai garraiatzeaz gain, zainetako presioa mantentzen du. Medikuntzan oso erabilia da, erredura handietan, gibeleko gaitzetan, hemorragietan, baita hainbat txerto ekoizteko ere. Erabilpen guzti horietarako erabiltzen den albumina gizakiaren odoletik ateratzen da eta beraz, zailtasun ugari ditu haren kudeaketak.

Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratu denez, arroz transgenikotik abiatuta gizakiaren albumina sortu daitekeela adierazi du talde txinatar batek. Arroz kilogramo batetik 2,75 gramo albumina atera daiteke, eta egindako probetan albumina hori eta gizakiarena baliokideak direla baieztatu da