argia.eus
INPRIMATU
Ogiari errezitatzeko jarriak

Joanes Etxebarria 2011ko azaroaren 02a

Ondarru, Elgoibar, Gernika eta Berrizen artean edo
neskenegünez [larunbatean] üken düt saio bat bero.
Iheslariak eta presoak, haientako gure bertsoak
Elkartasun egünean
nihor ez da hürrünean
Juan Junda, Estepan, Manex, Euxebio eta Camaleoia...
eskizofreno edo artista, Lipus antzerki lehoia
“joe, brutala haiz tio!”
Erramunek erran dio
eta bertsoak... holakoxeak, “hik ere eindok hirea”
eta ni kontent zabaltü beitüt, lotsa gabeko bidea.

Gero jeiki Etxebarrian, familiaren herrian.
Pintxo gosea ase nahian, sartü Markina erdian
ostatü batetik elkitzen, kanpoko argiaz sufritzen
hala deit batek galtatü “atzo hik düka kantatü?”
nik baietz erran ene saioko hamar potoer pentsatüz
besoan züan boltsa zabaltüz
gaupasan zela hunhartüz
eman deit goizeko ogia
ez zen handia, ez zen lodia
joan da besterik erran gabe, eta ützi naü pentsakor
anaiari hola galtatü deiot, “ez zena sobera mozkor?”
ez dakit erraitea den hits, bena gizon eskerrik hanitx!

Markina-Xemein horretaz gain da, ezinago eüskaldüna
han gaztelera entzün gabe ere, iragaiten da egüna
bizkaiera ikasi in biot, zuegaz berba eiteko
halan be planak einda dekodaz, laster bueltan joateko,
ogi bila joateko.

Doinurik ez du.